Euskal kultur erakundeak antolaturik

''Itsasturiak'' erakusketa

''Itsasturiak'' erakusketa

Euskal kultur erakundea hasi zen, 2010 hasieran, hainbat itsas gizon-emazteren ahozko lekukotasunak biltzen (Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra ekimen horren obralari zelarik). Arrantzale, arrantzaleen emazte, bitartekari, ontzigile, xaiko mutil, marinelen formatzaile, kontserbategiko langile edo saregile horiek guziek berezitasun bera dute, hau da, XX. mendean zehar Donibane Lohizune-Ziburuko portuaren historian parte hartu zuten.

Pertsona horiek, lekukotasunak emateaz gain, argazkiak eta postalak ere eman dituzte. Bildutako lekukotasun eta dokumentu horiek guziak erakutsi eta entzunarazi nahian, Euskal kultur erakundeak multimedia erakusketa ibiltari bat ekoiztu du, "Itsasturiak" izenburupean, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorra delarik partaide. Erakusketa horren gaia arrantzaren historia da, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte.

Arrantzaren historia eratu duten gizon-emazteak baloratzen ditu, giza-bilbe hori gida-haritzat hartuz.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)