Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Bardoitzarako ibilaldia

Egitaraua 

Elkartze guneak :

  • 8:30etan Senpere Larraldean eta Pausuko Xaia ostatuan.
  • 9:00etan Donostian, Anoetako Xanti jatetxe aurrean.
  • 10:00etan Irurtzungo eliza aurrean (guzien topalekua)

 

Egun osoan, Edu Zabaleta gida lanetan arituko da

  • 11:00 : Bardoitzako ordokian. Bertan, Bardoitzako Anderearen aurrean olerki irakurtaldi, eta, txalaparta saio bat
  • 12:00 : Urbasako ordokiko bordetan, hamaiketakoa. Norberak berea eraman behar du. Bordetan edariak, kafeak eta ardi-gasna saltzen dute
  • 12:30 : Legaireko jentilbaratzak.
  • 14:00 : Mirutegi mendiko gailurrean bazkaria.  
  • 16:30 : Araia ondoko Lezea izeneko leize-zulo handiaren bisita
  • Ondoren eta bukatzeko, Araian den Joan Perez Lazarragaren jauregia ikusiko dugu kanpotik, pribatua baita. Hauxe da gure literaturan bigarren idazlea, Bernart Etxepare eta gero. Bere liburua eskuz idatzi zuen, Dianea izenez deitzen duguna, eta duela 6 edo 7 urte topatu zuten. Hortik aitzina, itzulerako bideari ekinen diogu.

Oharra: Olerkariei ,olerki baten ekartzea eta bertan irakurtzea eskatua zaie. Ahal bada, ama-lurrarekin edota euskal mitologiarekin loturiko olerki bat 

Xehetasunak

Izen-emateak :   

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)