Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Begirada Gurutzatuak - 4. edizioa

Begirada Gurutzatuak - 4. edizioa

Dantza garaikidearen inguruko hitzordua.

Aurten, euroeskualdeko koreografia lankidetzarako proiektua den eta Gaël Domenger-ek eta Biarritzeko Malandain Balletaren LE LABOk kudeatzen duten Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak gertakaria indarturik eta garaturik dator, Bilboko La Fundición aretoak (Laura Etxebarria zuzendariarekin, Luque Tagua programatzailearekin) eta Bordeleko Glob Théâtre antzokiak (Bruno Lecomte zuzendariarekin) proiektuaren bat egin baitute. Euroeskualdeko hiru hiri nagusietan, Euskal Herriko dantza garaikidean aritzen diren konpainia batzuk beren lana aurkeztea eta publikoarekin ezagutza egitea ahalbidetzen du lankidetza horrek. Urtero bezala, arte koreografiko garaikideari buruzko tailer, hitzaldi, eztabaida eta filmatutako dokumentalen proiekzioen bitartez, koreografoen, publikoaren eta hezkuntza erakundeen arteko trukaketarako unea izango da Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak.

Horrela, Lasala konpainiaren Hooked (still) eta Lauesku 22 ikusgarriak Biarritzeko Le Coliséen  aurkeztuak izanen dira martxoaren 26an eta Blanca Arrietaren Argh ! martxoaren 27an.

Bestalde, tailerrak antolatuak dira bi konpainia horiekin.

Aipatzekoa da ere, Begirada Gurutzatuak festibala Bordelen luzatuko dela maiatzaren 4tik 7ra eta Bilbon maiatzaren 9 eta 10ean.

Xehetasunak

Begirada Gurutzatuak - 4. edizioaren egitaraua (pdf)

Tfnoa : 05 59 24 67 19

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)