"Beltzean mintzo" dokumentala

"Beltzean mintzo" dokumentala

Lehen proiekzioa ipar Euskal Herrian.

Filmaren gaia : Hego Ameriketako populu indigenetako kide batzuek (Ketxua, Nasa, Maia, Nahuatl...) aipatzen dituzte beren harremanak hizkuntzarekin. Jende horiek Euskal Herrian izanak direnez hizkuntza ­biziberritzeko master baten segitzeko, hemengo azken 50 urteetako esperientzia nola ikusten duten erraiten dute ere bai.

Dokumental horri esker, munduaren bertzaldeko populuak ezagutzen ahalko dira, bai eta ohartu ere hizkuntzen biziarazteko erronka mundu mailakoa dela. Filmak bideratuko dituen hainbat gogoeta trukatzen ahalko dira ondotik Txema Abarrategi Garabide elkarteko langilea eta Fagor enpresako euskara ­arduradun ohiarekin. Hizkuntza kooperazioaren funtsa, euskararen garrantzia elkarte, enpresa eta erakunde publikoetan : gai horiek ere aipagai izan daitezke, barnekaldean eta Aldudeko ibarrean zentratuz.

Xehetasunak

Adur eta Garabide elkarteek antolaturik.

Xan Aire : 06 87 41 25 90.

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)