"Bihotz2" ikusgarriaren egonaldi irekiera

"Bihotz2" ikusgarriaren egonaldi irekiera

Aste osoan Senpere Larreko kultur guneko taula gainean Bihotz2 ikuskizun berria eraikitzen ari da. EliralE konpainiako Pantxika Telleria (koreografa), Chloé Sindera eta Oihan Indartek (dantzariak) ikuskizunaren sorkuntza egonaldiaren ateak irekiko dituzte.

 Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat izanen da. Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan. Honetarako kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez.

Xehetasunak

Kontaktua : 06 62 36 98 54

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)