Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Chimères antzerki taldea "Azken itzulia"

Chimères antzerki taldea "Azken itzulia"
  • 60 min
  • 8 urtetik goiti
  •  Joël Jouanneau-ren sorkuntza 
  • Itzulpena :  Txomin Heguy 

Herrixkañoan, Aldebaran zaharra, aspaldiko txirrindulariz jantzirik, txirrindula eskuan, bere haurraren zain da; atzeman duen haurra da, orain arte kukuturik izan den haurra… Biztanle guztiak dira hor, zazpi urteko mutikoa errezibitzeko. Hor ageri da, herrixkara daraman tuneletik jalgiz, bera ere korrikalariz jantzirik, txirrindula berri‑berri batekin. Apur bat herabe, apur bat zuhur, apur bat berri. Aldebaranek aurkezpenak egin ditu, giroa goxatzen da.

Horra gure bi txirrindulariak ibilaldi baterako abiatuak. Abiadurari eutsi, segida hartu, haize gerizan eman, bizigarriak hartu (aguardientea!): Aldebaran-ek hasimasiak erakusten dizkio haurrari. Laster ikasten du. Ibilaldiak iniziazio baten itxura hartu du…

Donostia 2016 (Mugalariak) eta Errobi Herri Elkargoarekin partaidetzan (Hameka).

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 41 18 19

Azken itzulia ikusgarriaren aurkezpena

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)