"Gure Sor Lekuaren bila" dokumentala

"Gure Sor Lekuaren bila" dokumentala

Gure Sor Lekuaren bila dokumentala lehen aldikotz Iparraldean.

Donostiako Zinemaldian estrenatu eta, bi aste berantago Baigorrin ikusgai izanen da Josu Martinezen Gure Sor Lekuaren Bila.

"Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago : bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da."

Xehetasunak

Kontaktua : 

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)