Harriekin bertsotan, harriak dantzan... Oteiza arakatuz

Iraupena : 45 min - Denendako

Harriekin bertsotan, harriak dantzan... Oteiza arakatuz

Klerazko herria : Oteizaren (h)aria

MugMus laborategia / Zumaia eta Iparraldeko bertsu eskolak (Donostia)

Aurkezpen honetan, dantzariek, bertsulariek eta musikariek (perkusio eta pianoa) parte hartuko dute.

MugMus Laborategiak (Musika eta Mugimendurako Kultur konpainiak) bide artistiko eta pedadogikoa urratzeari ekin berri dio 2014ko abenduaz geroztik Beñat Ralla Yustaren ekimenez.  Bere helburua arte-bizien eremuan musika eta mugimenduaren uztarketa landuak egin eta eszenaratzea da, horretarako beste arte diziplinekin elkarlanean ere arituz.

MugMus laborategia, Hamekan egonaldian sortze-lanetan ariko den Klerazko herria : Oteizaren (h)aria ikusgarriaren sorkuntza elikatu eta publikoarekin elkar-banatzeko burutuko da aurkezpen hau. "Jorge oteiza artistaren iruditeria jorratuz egiazko cromlech (harrespila) batean bere hainbat elementuk bat egingo dute hitzaren, dantzaren, eskulturaren, musikaren... eskutik. Era originak honetan, natura betean bat-bateko entsegu-saioan aurreko osagaiekin uztartuz bertsoaren ekarpenak etorkizuneko ikusgarria jantzi dezan dugu helburu." Bukaeran, artistekin topaketa bat antolatua izanen da

Ez ahantz ur boteilak ekartzea eta mendiari egokituak diren jantziak ezartzea.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 55 58 43

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)