Iduzkilore "Telesforo ez da Bogart"

Iduzkilore "Telesforo ez da Bogart"

Hazparneko anderearen ondotik, Iduzkilore Xabier Mendiguren-en lanari lotu zaio. Aktore talde bat jokoan, antzerki-lan bat asmatzeko jolasean, gogoko filmak oroitzen hasten dira : Blade Runner, Gone with the Wind, eta batez ere Casablanca. Azken horretan, baina, Hollywoodeko istorioa hankaz gora jarriko dute ; izan ere, benetako protagonistak, naziengandik ihesi zihoazenak, euskaldunak baitziren. Bada garaia egiazko istorioa kontatzeko !

  • Idazlea : Xabier Mendiguren
  • Taula zuzendaria : Iñazio Tolosa
  • Aktoreak : Maialen Fautoux, Peio Beherekoirigoin, Pierre Larre, Iban Iturbide, Mizel Jorajuria, Bernadette Iratzoki Luro, Ainhoa Elizondo San Sebastian, Lierni Elortza, Maider Beheran eta Kattin Mendiburu.

Iduzkilore konpainiak irabazi du Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal kultur erakundeak Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzeko asmoz elkarrekin antolatu deialdia.

Xehetasunak

Tfnoa : 06 25 51 21 95

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)