Hemen zaude: Hasiera Agenda Jo Kako jo !

Jo Kako jo !

Noiz 2017/06/21
Herria Baiona (Hiribarneko mediateka)
Ordutegia

15:30

Hizkuntza: Euskara

Haur ikuskizuna Philippe Albor eta Josiane Aguerre-Valenciarekin

Hitz, soinu, jestu… Ttikia, ez hain pottoloa, KAKO deitzen da. Karakoila da! Bere begiak irekitzen ditu eta babesten duen berekuskotik begiratzen du… Aitzina doan denborak ez du ber iraupena ; hemen, denborak astia hartzen du…Kanpoan, soinu, musika, nondik heldu diren behatzeko gutizia. Habi goxoaren uztea ez da sinple! Karakoila bihurrikatzen da, itzultzen, eta doi bat dudatu ondotik bere burua azkenean ateratzen du goratasun piska baten hartzeko, sentitzeko… eta kontatzeko. Une poetiko baten karietara, haurrak KAKO-ren kontakizuna bere egiten du, emozioak…esperimentatuz.

Kontatua, kantatua eta dantzatua den kontakizun bat, Ttitto Aguerre-k apaindurik. 9 hilabetetik landa.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 59 17 13

Musikaren bestaren karietara

Eragile erlazionatuak