Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Lauka teatro konpainia "Amodioaren ziega"

Lauka teatro konpainia "Amodioaren ziega"

Xabier Mendigurenen Amodioaren ziega-k gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko “bis a bis” bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz. Idazleak kartzelako ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)