Libertimendua Garazin

Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, oroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendua, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du.

Bolanta, Baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia da, Libertimendiaren bitartez goresten dena. Denbora berean, ospakizun horrek erakusten du primaderak neguari gaina hartzen diola, bolantek zirtzilak kanporatzen dituzten bezala.

  • 9:30etan : kabalkada Donibaneko karriketatik
  • 11:00etan : emanaldia dantzari, zirtzil eta Ekhi Erremundegi eta  Patxi Iriart bertsulariekin

Xehetasunak

Libertimenduaren ondotik, aperitifa eta bazkaria. Erreserbatzeko Sandrine deit : 06.14.17.44.97

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)