Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

"Lloba" ikusgarria

"Lloba" ikusgarria

50 minutuko ikusgarria, musika, dantza eta bideoa uztartzen dituena.

2013an, proiektua Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabalek, Donostia 2016 Fundazioa, Donostia Kultura, Bilboko Emankor Sarea, Cenongo le Rocher de Palmer eta Agengo Floridarekin partaidetzan abian ezarri Hogei’ta «Gaur egungo musika eta irudiak» egitasmo deialdiko irabazlea izan zen.

Txomin Ugartemendiak (Panda Valium) ekarri eta MoïMoï eta Baxter And Rojosek koekoiztu LLOBA egitasmoa da atxikia eta sustengatua izan bere sortze fasean bezain bat hedapenekoan ere. LLOBA ikuskizun bat baino gehiago da: zinezko euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da. Tauladaren gainean show garaikide bat da garatu, gaur egungo musikak, dantzak, marrazkiak, aitzinako materiak bideo eta beste teknologiak uztartzen dituena, euskal mitologia ikuspegi berri batekin ezagut dezagun. Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) bat egiten dute guri historia bat kontatzeko: Lloba deitu pertsonaiak biziko duen errito iniziatikoa, heldutasunera iragaiteko garaian. Biziko duen iniziazio erritoa ez da lasaia, hain da irudikatzen duena milurteko praktika batzuei lotu sinboliko batez betea. Hor, oihan horretan, bigarren sortze bat prestatzen da...

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)