Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Usopop festibalaren 8. edizioa Saran

Usopop festibalaren 8. edizioa Saran

2017/05/26

2017ko maiatzaren 27 eta 28an, Usopop festibalaren zortzigarren edizioa iraganen da Saran. Usaian bezala, antolatzaileek biziki programazio erakargarria osatu dute Euskal Herriko eta kanpoko artistak gomitatuz. Lehen aldikotz gainera, jaialdia bi egunez ospatuko da.

Gehiago irakurri

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Iruñan

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Iruñan

2017/05/25

2017ko ekainaren 2tik 30era, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Iruñako  Condestable jauregian izanen da ikusgai. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek. Sartzea urririk izanen da.

Gehiago irakurri

Kultura baliabide numerikoak aipagai izan dira Euskal etnopoloaren estreinako kolokioan

Kultura baliabide numerikoak aipagai izan dira Euskal etnopoloaren estreinako kolokioan

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa maiatzaren 19an iragan da Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertu dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. 

Gehiago irakurri

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 33. edizioa maiatzaren 17, 18 eta 25ean iraganen da Baionan eta Iruñan. Maiatz aldizkariaren 64. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat hitzordu antolatuak dira bi hirien arteko kultura harremanak azkartu nahian. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

"Zineskola" dispositiboa : ikasleak euskarazko zinemara

"Zineskola" dispositiboa : ikasleak euskarazko zinemara

 2017ko maiatzaren 2tik 21a arte, Ipar Euskal Herriko 50 eskoleko 3000 haurrek izena emana dute, "Zineskola" dispositiboaren karietara Udalekuk eta Euskal kultur erakundeak antolatu zine emanaldietara joateko. Bi filma ikusgai izanen dira hamar zine gelatan : Benjamin Renner eta Vincent Patar-en «Ernest eta Célestine» (3-7 urte) eta Alain Gagnol eta Jean-Loup Felicioli-ren «Phantom Boy» (8-12 urte).

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2017

Herri Urrats 2017

2017/05/04

2017ko maiatzaren 14an, Herri Urratsen 34. edizioa iraganen da Senperen. Aurten bilduko den dirua, besteak beste Etxepare lizeo berria diruztatzeko baliatuko da. Oraingoan ere, Seaskak denendako egitarau aberatsa apailatu du.

Gehiago irakurri

Eleketa: Euskal dantzari buruzko lekukotasunak Baionako Artxibotegian ikusgai

Eleketa: Euskal dantzari buruzko lekukotasunak Baionako Artxibotegian ikusgai

Pirinio Atlantikoetako Artxibotegiak, Euskal kultur erakundeak "Eleketa" programaren baitan dantzaz bildu ikus-entzunezko lekukotasunak ikusgai ezarri ditu bere Baionako eta Paueko ordezkaritzetan. Halaber, lekukotasun horien datubasearen errepertorio numerikoa sarean kontsulta daiteke earchives.le64.fr gunean. Albiste ezinhobea euskal dantzaz interesatzen direnentzat edo gaiaren inguruko ikerketak egin nahi dituztenentzat.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2017

Xarnegu Eguna 2017

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7a arte, Xarnegu Egunaren 13. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Erakusketak, ikusgarriak, mintzaldiak, kontzertuak, tailerrak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Atharratzeko Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa

Atharratzeko Elgoyhen dantza eskolari buruzko erakusketa

Dominique Nicibar Bürgübürü argazki artxiboa erabiliz Atharratzeko Elgoyhen (1890-1986) dantza eskolaz erakusketa bat egin du Euskal kultur erakundeak. Mauleko Ondarearen etxean ikusten ahalko da maiatzaren 13a arte, "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketarekin batera.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna 2017

Nafarroaren Eguna 2017

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatuko ditu aurten ere. Hala nola, apirilaren 30ean ospatuko den ohiko Nafarroaren Egunaz gain, Niko Etxart-en kantutegian oinarritu Sinfo-Niko izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 29an. Txartelak oraidanik har daitezke.

Gehiago irakurri

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

2017ko martxoaren 31tik apirilaren 29a arte, Marga Berra Zubieta grafistaren "In Varietate Concordia" erakusketa ikusgai izanen da Biarritzeko Mediatekan.  Erakusketa hau homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko proposamen bat da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeak partaidetza hitzarmena izenpetu du Badihardugu elkartearekin

Euskal kultur erakundeak partaidetza hitzarmena izenpetu du Badihardugu elkartearekin

Euskal kultur erakundeko eta Badihardugu elkarteko ordezkariek hitzarmena izenpetu dute otsailaren 17an. Honen bidez, Deba ibarreko euskara elkarteak www.ahotsak.eus webgunean bildurik dituen Ipar Euskal Herriko lekukotasunak katalogatu eta erabiltzeko aukera ematen dio EKE-ri. Trukean, EKE-ren jabegoan diren hainbat testigantza eskuratuko ditu Badiharduguk. 

Gehiago irakurri

34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

2017/04/05

2017ko apirilaren 16 eta 17an, 34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Joan den urteko berritasunetaz gain, oraingoan Biltzarra bi egunez ospatuko da, hainbat hitzordurekin. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xiru festibalaren 28. edizioa

Xiru festibalaren 28. edizioa

2017ko apirilaren 14, 15 eta 16an, Abotia elkarteak Xiru festibalaren 28. edizioa antolatzen du Xiberuan. Hiru egunez, hainbat kontzertu eta ikusgarri iraganen dira musika eta sorkuntza festibal ezagunaren karietara. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Maialen, Kaperan A Kapela

Maialen, Kaperan A Kapela

2017/03/31

2017ko apirilaren 8an, arratsaldeko 7etan, Baionako Maialen kantari gazteak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. "Kaperan A Kapela" zikloaren urteko lehen kontzertua izanen da. Leku kopurua mugatua izanik, lekuak aitzinetik erostea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Jean-Michel Guilcher etnologoa gogoan

Jean-Michel Guilcher etnologoa gogoan

2017/03/27

Euskal Herriko dantza tradizionalen azterlanetan bilatzaile handienetakoa izan den Jean-Michel Guilcher etnologoa zendu da 102 urterekin. 1960-1970 urteetan, Ipar Euskal Herrian, Biarnoan eta Baztango haranean barna ibili zen, bilaketa historiko eta etnologiko bat bultzatuz. 1984. urtean argitaratu zen "La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français" liburu paregabean atxeman daiteke bere lan guztiaren fruitua. 

Gehiago irakurri

17. Donostia antzerki saria, "Francoren bilobari gutuna" lanarentzat

17. Donostia antzerki saria, "Francoren bilobari gutuna" lanarentzat

2017/03/20

Artedrama, Dejabu Papin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek sortutako Francoren bilobari gutuna antzezlanak  17. Donostia antzerki saria eskuratu du. Joan den urtean Donostian estreinatuak izan ziren euskarazko 17 antzerki lanen artean aukeratu du epaimahaiak. Ikusgarriak bere ibilbidea jarraitzen du, hala nola ipar Euskal Herrian.

Gehiago irakurri

"Chez les Basques #2" gaualdia

"Chez les Basques #2" gaualdia

2017/03/20

2017ko martxoaren 24an, "Chez les Basques #2" izeneko gaualdia iraganen da Baionako l'Atalante zinegelan. 2015ean ipar Euskal Herriko herri desberdinetan antolatu Euskal Herriari buruzko dokumental zikloaren haritik, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batzuek berriki aurkitu hiru film berri aukeztuak izanen dira bertan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

2017ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Bardozen

2017ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Bardozen

2017/03/18

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia martxoaren 18an iragan da, Bardozeko zinema gelan. 2016. urteko bilana egiteko momentua izan da. Euskal etnopoloaren sortzea aipatua izan da ere. 2016ko ekintzen bilduma sarean da. 

Gehiago irakurri

Piarres Charritton euskaltzaina zendu da

Piarres Charritton euskaltzaina zendu da

2017/03/17

Piarres Charritton hazpandar euskaltzain emeritua martxoaren 17an hil da Baionan. 95 urte zituen. Euskal kulturaren egiazko entziklopedia bat da utzi gaituena.

Gehiago irakurri