Hazparneko Kultur Astea 2014

2014/10/05

2014ko urriaren 11tik 18ra, 10. Kultur Astea ospatuko da Hazparnen. Erakusketak, mintzaldiak, musika, dantza, ikusgarriak... Eihartzea elkarteak aste beteko egitarau oparoa apailatu du lapurtar herriaren gune desberdinetan.

Hazparneko Kultur Astea 2014

Antolatu ekitaldi guzien artean, aipatzekoa da Amaren Alabak (kantua), Kukai (dantza) eta Oreka TX (musika) taldeak elkartzen dituen Hostoak ikusgarria preziatzen ahalko dela 2014ko urriaren 18an, Hazparneko Mendeala gelan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)