Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian

2014/10/15

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioaren karietara, Aitzol Lasa hautatua izan da. Matematikari nafartarraren literatura egonaldia 2014ko urriaren 8an hasi zen eta azaroaren 2a arte luzatuko da.

Aitzol Lasa-ren idazle egonaldia Hendaian
Aitzol Lasa, Aintzane Lasarte (IAEZI) eta Pantxoa Etchegoin - EKE (argazkia: Elke Roloff)

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea, eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra (IAEZI) elkarlanean hasi ziren 2011. urtean, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko NEKATOENEA baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz.

Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Aitzol Lasa (Barañain, 1978), matematikaria da eta matematikako irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.

NEKATOENEA egonaldian, matematikaren dibulgaziorako nobela eginen du, Argitxu Azkarrena pertsonaiaren bitartez. Matematikaren eta logikaren inguruko hainbat gai dibulgatuko dira abentura nobela batean, beti ere euskal irakurlearentzat ulergarriak eta identifikagarriak izanen diren erreferentziak erabiliz. 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduriko liburua izangen da. Narratzailearen testua euskara batuan izanen baldin bada ere, liburuko pertsonaiek egungo gazteen hizkera baliatuko dute eta pertsonaietako bakoitza haren hizkeraren bidez identifikatuko da.

Egonaldiaren egitasmoak bigarren jarduera bat proposatzen du, idazleak gazteekiko elkarlan bat eskainiz. Lana aitzinatua izanen duelarik, Aitzol Lasa, eskualdeko kolegio bateko gazteekin arituko da lanean. Gazte taldeak literatur zientifiko horretan sartzeko parada izanen du, ikasturte osoan zehar idazleak egin duen idazketa prozesua hurbiletik segituz. Horren ondotik, haiek ere beren idazlana egiteko aukera ukan dezaten.

Literatura egonaldi hau Euskal Kultur Erakundearen “HOGEI'TA” programaren barnean kokatzen da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)