Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertsuak Herri Urratsen alde

Bertsuak Herri Urratsen alde

2017/01/26

2017ko urtarrilaren 28an, Herri Urratsen aldeko bertsu saio berezi bat antolatua da Baionan. Bertan, azkeneko Euskal Herriko Bertsulari Txapelketako zortzi finalistek parte hartuko dute. Hitzordua 18:00etan emana da herriko antzokian.

Hirugarren urtez jarraian, Euskal Herriko bertsulari hoberenak Baionan bilduko dira, Seaskaren ekimenez.

Hauek dira lehiatuko diren bertsulariak : Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.
Joana Itzaina arituko da gai-jartzaile lanetan.

Sartzea 10 eusko / eurotan finkatua da.

Xehetasunak