"Duda" ikusgarria Senperen

2017/06/06

2017ko ekainaren 9an, "Duda" izeneko euskarazko  sorkuntza berria Senperen izanen da ikusgai. Ikusgarriak euskara ikasteak sorrarazten dituen dudak aipatzen ditu, dantza, musika eta bertsua uztartuz. Euskal kultur erakundea partaide da.

"Duda" ikusgarria Senperen

Joan den martxoan Donazaharren aurkeztua izan ondoan, "Duda" sorkuntza berria Senperen ikusten ahalko da oraingoan.

Ikusgarriaren izenburuak euskara ikastean sortzen diren dudak oroitarazten ditu eta sorkuntza honek euskarari eta euskal nortasunari buruz galdezkatzen gaitu.

Parte hartzaileak

  • Aitzol Lasa Letona : DJ Dubstep
  • Patrik Larralde : trikitixa
  • Bixente Irigarai : bertsuak
  • Tony Le Guilly : Hip Hop dantza
  • Michel Foucher : zuzendaria
  • Paxkal Indo : argiak

Gaualdia 21:00etan hasiko da Larreko gelan. Sartzeak 10 edo 7 eurotan (prezio apala) izanen dira.

Lehen partean, Pantxix Bidart-ek eta Alexis Therain-ek Metamorfosia izeneko kontzertua eskainiko digute.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)