Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kultura ezagutzeko hamar liburuxka berri

Euskal kultura ezagutzeko hamar liburuxka berri

2012/10/12

Euskal kultura ezagutarazteko hamar liburuxka plazaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak. Liburuak gaika banatuak dira eta euskaraz, gazteleraz nahiz ingelesez idatziak dira. Liburuak ez dira salgai jarriko baina sarean aurki daitezke.

Gaika sailkatuak diren hamabi liburuz osaturikoa da Euskal Kultura saila. Halere, 2012ko irailaren 18an, hamar liburu aurkeztu zituzten. Alabaina, arkitektura eta diseinuari buruzkoa eta antzerkiari buruzkoa berantago argitaratuko dituzte. Liburu bakoitzak 80-100 orrialde ditu eta argazki ederrez oinarritua da. Liburuak ez dira salgai jarriko, baina www.etxepareinstitutua.net webgunean irakurtzeko moduan ezarri dituzte PDF formatuan.

Gaiak : euskara, literatura, dantza, sukaldaritza, tradizioak, bertsularitza, ikusizko arteak, musika klasikoa, euskal kantagintza, zinema.

Xehetasunak