Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia 2017

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia 2017

2017/10/07

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia irailaren 23tik abenduaren 17ra iraganen da. Denetan 43 bertsulari lehiatuko dira lurralde ezberdinetan iraganen diren bertsu saioetan. Lehen saioa Baigorrin iraganen da eta abenduko final handia Barakaldon ospatuko da.

Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren lehen kanporaketa Baigorrin iraganen da irailaren 23an. Ondotik, beste kanporaketa batzu izanen dira Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean, Barakaldoko BEC aretoan ospatuko den abenduaren 17ko finala aitzin.

 Txapelketak final laurdenak, finalaurrekoak eta finala izanen ditu. Finalaurrekoetatik sailkatuko diren zazpi bertsulariak eta Amets Arzallus egungo txapelduna izanen dira Barakaldoko finalean. 

Denetan 43 bertsolarik, 18 gai jartzailek eta 20 epailek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Xehetasunak