Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal kantagintzaren ondarea aipagai Xenpelar dokumentazio jardunaldietan

Euskal kantagintzaren ondarea aipagai Xenpelar dokumentazio jardunaldietan

2016/10/24

2016ko urriaren 27an, 18:30etan, Xenpelar dokumentazio jardunaldien hirugarren edizioa iragan zen Amasa-Villabonan. Oraingoan, euskal kantagintzaren ondarea landu zuten bertan. Parte-hartzaileen artean, besteak beste Sü Aziako Jean-Mixel Bedaxagar eta Euskal kultur erakundeko Maite Deliart-en lekukotasunak entzuten ahal izan ziren.

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren.

Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan, antolatu da: aurretik antzerkiaren eta ipuingintzaren dokumentazio alorrak landu diren bezala, aurten tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertu nahi da.

Parte-hartzaileak :

  • Eresbil (Errenteria, Gipuzkoa): Jon Bagues
  • Labayru (Derio, Bizkaia): Igone Etxebarria
  • Sü Azia (Maule, Zuberoa): Jean Mixel Bedaxagar
  • Euskal Kultur Erakundea (Uztaritze, Lapurdi): Maite Deliart

2016ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak : Mintzola Ahozko Lantegia, Euskal Kantuzaleen Elkartea eta Koldo Mitxelena Liburutegia

Elkarte laguntzaileak : BADOK eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE).

Xehetasunak

Argazkia : Pantxika Maitia