Euskal kultura, gazte kultura

2011/01/31

Euskal kultur erakundeak hasiera ofiziala eman dio otsail honetan bere urte anitzetako “Hogei’ta” programa berriari. Datozen hiru urteetan, gazteek eraman egitasmo artistiko berritzaileak gehiago lagundu nahi ditu ekintza labela horren bitartez. Ahantzi gabe, haurrei begira, euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioa.

Euskal kultura, gazte kultura

“Hogei’ta” programa abian da jada.  Euskal kultur erakundeko zuzendaria Pantxoa Etchegoin-ek adierazi duen bezala “ekintza labelaren horren xedea da, gazteek euskal kultura bere aniztasunean baloratuko duten proiektu berritzaileak sortzea”.

Horretarako “Hogei’ta”-k partaidetzei irekia izan nahi du. Karia hortara, EKE-k dei bat luzatzen die Hogei’ta-ren desmartxak eta filosofiak interesatzen dituen kultura eragile guziei. Partaidetza berrituen eta elkarlan berri batzuen bidez, xedea sinergia azkarren eta ahalik eta ekintzen desberdinen sustatzea da, ahal bezain bat gazte inplikatzeko, edonondik datozela eta nola-nahikoa izanik ere beren euskal kulturaren ezagutza.

Oraindanik bi ekintza abiatuak dira “Hogei’ta” programaren barnean:

Gainerateko ekintzen segitzeko parada eskainia izango da hilabetez hilabete, hogeita.com gunean, “Ekintzak” atalalean.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)