Hartza Altzoan festibala Uztaritzen

2014/01/21

Otsailaren 7tik 9ra, Herri Soinu elkarteak Hartza Altzoan festibala antolatzen du Uztaritzen. Haurrei zuzendu heziketa artistiko eta kulturalaren inguruko festibal berri hau,  Hartzaro festibalaren atarian kokatu dute antolatzaileek.

Hartza Altzoan festibala Uztaritzen

Besteak beste, Elirale konpainiak Otto dantza ikusgarria eskainiko du, Patrick Fischer eta Philippe Albor-ek Musikolore kontzertua eta Haurren dantzaldia izanen da Kiki Bordatxo eta Joxe Cazaubon-ekin.

Horretaz gain, Kimuen ikusgarria izanen da Larresoron otsailaren 8an eta Soinu Bihi deitu kontzertua otsailaren 9an Heraitzeko kaperan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)