Hartzaro 2015

2015/02/01

2015eko otsailaren 11tik 17ra, Hartzaro Festibalaren 19. edizioa ospatuko da Uztaritzen. Euskal Herriko neguko besta enblematiko honek negua agurtu eta udaberriari ongi etorria ematera gomitatzen gaitu. Herri Soinu elkarteak egitarau aberatsa apailatu du aurtengo gai nagusiaren inguruan : "Atzoko eta egungo ihauteriak".

Hartzaro 2015

Egitarau zabalaren barnean, Hilario Olazaran txistulariari eginen zaion omenaldia, Ametsa Gazte koruaren kontzertua, Buruz behera, Lehiotik, Baküna Show, Geltokia, Aker dantza eta Hartza Iguzki sorkuntzak, kontzertuak eta Zanpantzarren auzia nabaritzekoak dira.

Xehetasunak


Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)