Hemen zaude: Hasiera Albisteak "In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

"In Varietate Concordia" erakusketa Biarritzen

2017/04/17

2017ko martxoaren 31tik apirilaren 29a arte, Marga Berra Zubieta grafistaren "In Varietate Concordia" erakusketa ikusgai izanen da Biarritzeko Mediatekan.  Erakusketa hau homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko proposamen bat da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Hitz batek beste hizkuntza bateko beste hitz baten ahoskera berdina ukan dezake, baina esanahi erabat desberdina. Jostatzera gonbidatzen duen kointzidentzia bat da. Hain zuzen ere, egiaztapen horretatik abiatzen da In varietate concordia (Europako lema, «berdintasuna aniztasunean»), homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko.

Marga Berra Zubieta grafistak Donostiako hamaika eleaniztuni zenbait tailerretan parte hartzea proposatu die, beren hizkuntzen artean zubiak eraikitzeko asmoz: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, poloniera, txekiera, finlandiera, albaniera, wolofera eta arabiera. Ikerketa horri esker sortu diren afitxa, Katu katu & co liburua eta webgunea aurkeztuko dira erakusketan.

Erakusketaren estreinaldia 2017ko martxoaren 31n eginen da, 18:00etan, Marga Berra Zubieta-ren presentzian. Karia hortara, Xumai Murua eta Odei Barroso bertsulariek ere bertsu batzuk botako dituzte.

Bestalde, egileak berak "In Varietate Concordia" erakusketaren bisita gidatu bat eskainia du euskaraz. Hitzordua apirilaren 1.ean, goizeko 11:00etan emana da. 

Xehetasunak