Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

Maiatzen 33. Solasaldiak Baiona eta Iruñan

2017/05/22

Maiatz elkarteak antolatzen dituen Literatur Solasaldien 33. edizioa maiatzaren 17, 18 eta 25ean iraganen da Baionan eta Iruñan. Maiatz aldizkariaren 64. zenbakia aurkezteaz gain, hainbat hitzordu antolatuak dira bi hirien arteko kultura harremanak azkartu nahian. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Egitaraua

Maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan

  • 19:00 Maiatzen bidean liburuaren aurkezpena  Euskaltzaleen Biltzarraren eskutik: Mizel Jorajuria
  • 19:30 Bakea nola? barkamena, damutzea eta urrikalmena literaturanItxaro Borda (Odolak su gabe diraki antzerkiaz) eta Juan Gorostidi (Zazpigarren heriotza liburuaz)
  • 20:30 Musikaldia: Pantxix Bidart eta Jurgi Ekiza

Maiatzaren 18an, arratsaldeko 19.00etan, Baionako Euskal Museoan

  • 19:00 Maiatz 64 aldizkariaren aurkezpena
  • 19:30 Hiru idazle nafartar “Historia eta imaginarioa” sailean:

Rosa ArburuaHistoria sendimendutik

Aingeru EpaltzaHiri buruzagiak

Luis GardeEzkabako ihesaz

  • 20:30 Bideo emanaldia Irudipenezko istorioak Hatsa elkartearen eskutik

 

Maiatzaren 25ean, Iruñean

  • 17:00 Bisita gidatua: “Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura.” Iruñearen, Euskal Herriko hiriburuaren, irakurketa historiko-politikoa egiteko ibilbidea.  Gaizka Arangurenen eskutik.Labrit Pilotalekuaren ondoan hasiko da. Condestable Jauregiko goiko gelan.
  • 19:00 Bideo emanaldia: “Irudipenezko istorioak” Hatsa elkartearen eskutik
  • 19:30 Irakurketa literarioa: "Historia eta imaginarioa"

Danserie Ensemble: musika

Itxaro Borda: Shakespeare eta Nafarroa

Marikita TanburinAgoteak eta Nafarroa

Lucien EtxezaharretaHistoria eta euskal imaginarioa

Xehetasunak

Antolatzaileak : Iruñeko Karrikiri Elkartea eta Zaldiko Maldiko Elkartea, Baionako Maiatz Argitaletxea eta Zizpa Gaztetxea eta Senpereko Hatsa Elkartea

Kontaktua : Maiatz Argitaletxea (Lucien Etxezaharreta): 0033 06 37 12 06 14 / 

Luzien Etxezaharreta (Argazkia : EKE)