Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Maitia nun zira ?" dokumentalaren aurkezpenak Irunen eta Durangon

"Maitia nun zira ?" dokumentalaren aurkezpenak Irunen eta Durangon

2016/11/27

Euskal kultur erakundearen eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzaren ondorioz sortu Maitia nun zira ? dokumentala Irunen eta Durangon aurkeztua izanen da abendu hastapen honetan. Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketetan oinarritu dira dokumental honen egiteko. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahi izan dute. 

Dokumental hori Euskal Herriko zazpi probintzietako kultur eragile askoren parte hartzeari esker egina izan da : Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberri eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez. Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkeraren elkarrizketekin osatua izan da.

Artxiboak argitaratzeko xedearekin, Euskal kultur erakundeak ikergaien aztertzen eta ikerlanen antolatzen segitzen du, Humboldt Unibertsitatearekin eta Berlingo Etnologia Museoarekin elkarlanean.

  • Irungo aurkezpena abenduaren 2an iraganen da, Amaia Kultur Zentroan. Proiekzioaren ondotik, Euskal kultur erakundeko Maite Deliart mintzatuko da ere.
  • Durangokoa aldiz, abenduaren 5ean iraganen da, Durangoko Azokaren karietara.

Gehiago jakin :