Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mintzanet egitasmoarekin bat eginen duten mintzalagunak eta euskara ikasleak bilatzen dira Iparraldean

Mintzanet egitasmoarekin bat eginen duten mintzalagunak eta euskara ikasleak bilatzen dira Iparraldean

2014/08/02

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz mintzatzeko aukera ez duen pertsona orori etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Dohainik den egitasmo honek bi oinarri ditu: bidelaguna, euskalduna, eta bidelaria. euskara ikasi nahi duen ikaslea. Solasaldia hasteko www.mintzanet.net webgunean izena ematea besterik ez dago!

Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei zein Euskal Herrian bertan daudenei euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu hasiera hasieratik. Hori bai, normala den bezala, elkarren arteko komunikazio bermatzeko gutxieneko euskara maila bat izatea lehenesten da betiere.

Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz aparte, bestelako ondorio positiboak ere baditu Mintzanetek: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan ditzaketen arazo fisikoak edo denbora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldun kopurua handitzea.

Zer da Mintzanet?
Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: etxetik atera gabe eta doan. Horretarako, www.mintzanet.net webgunera joan behar da.

Zer behar da?
Ordenagailu bat eta Internet (ordenagailuak kamera eta mikrofonoa integratuta ez baditu: webcam bat, entzungailuak eta mikrofonoa).

Zeinek har dezake parte?

  • Bidelariak: euskara ikasten ari dena eta Mintzaneten bidez praktikatzeko aukera izango duena.
  • Bidelagunak: euskaraz ondo dakiena eta bere borondatez beste norbaiti lagunduko diona.

Zer egin behar da parte hartzeko?

  • Izena eman. www.mintzanet.net-en sartu eta “Izena eman” botoia sakatu
  • Erabiltzaileak galdetegi bat bete behar du, egitasmoaren koordinatzaileak euskara ikaslearen aukerak, maiztasuna eta ohiturak ezagutu ahal izateko eta egokituko zaion solaskidea ahalik eta hoberen aukeratu ahal izan dezan.

Xehetasunak