Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musikaren Besta Baionan

Musikaren Besta Baionan

2017/06/16

2017ko ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Bestaren 20. edizioaren karietara, hainbat ekitaldi antolatuak dira ipar Euskal Herri osoan, hala nola Baionan. Euskal kulturak ere presentzia handia ukanen du, Kanta Gurekin, Txanbezpel, Medikoak, Haiz'Egoa, Haurrock, Koloreak, Begiz Begi, Baionan Kantuz edo  Josiane Aguerre & Philippe Albor bezalako artisten emanaldiekin. Egitarau ofizialetik kanpoko hainbat kontzertu izanen dira ere.

Ezinezkoa da Musikaren Bestaren karietara, ipar Euskal Herrian zehar iraganen diren kontzertu eta animazio guzien berri ematea. Usaian bezala, jende gehiena Baionan bilduko da, Lapurdiko hiriburuko bazter guzietan zer entzun anitz izanen baita aurten ere.

 Egitarau ofizialaren karietara joko duten taldeetaz gain, kontzertuak izanen dira Mami Txulan edo Patxokian adibidez.

Baionatik kanpo ere, Musikaren Besta herri anitzetan ospatuko da. Adibidez, Joseba Irazoki musikari beratarra Ziburuko Maitenia ostatuan arituko da. 

Xehetasunak