"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

2016/09/07

2016ko irailaren 17an, arratseko 19:30etatik goiti, ikusgarri berezi bat emana izanen da Pariseko "Théâtre du Châtelet" antzoki ospetsuan. Pastoral zatiak, musika eta dantza uztartuko dituen "Ohiberritze" ikuskizunak lotura egin nahi du Euskal Herriko ohiduren eta sorkuntzaren artean. "Festival d'Automne" festibalaren barnean antolatua da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

"Ohiberritze" - Ohidura eta sorkuntza Euskal Herrian

Ikusgarria lau zatitan banatua izanen da : 

  • I. Jean Pitrau pastoralaren zatiak (2016), Atharratzeko biztanleek emanik
  • II. Maurice Ravel : Dali hirukotea, biolin, txelo eta pianoarentzat
  • III. Ramon Lazkano : Ravel (Eszenak) soprano, tenor eta taldearentzat
  • IV. Dantzaren botzak - Xiberoko kantu/dantzak

Iraupena : 2 oren eta erdi, pausak kontatu gabe. Pastoralaren zatiak euskaraz izanen dira frantsesezko gaintitulazioarekin

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)