Sü Azia-ren soinu fondoa sarean entzungai

2014/04/17

Xiberoko Sü Azia elkarteak 1960 urteetatik honera bildu dituen soinuak jendeen esku uztea deliberatu du. Fondo horretako soinu dokumentu gehienak Xiberuan grabatuak izan dira

Sü Azia-ren soinu fondoa sarean entzungai
Amaren Alabak taldea - Argazkia : Xavier Pinon

Kontzertuak, mintzaldiak, maskaradak, elkarrizketak... Denetan, 213 lekukotasun badira suazia.com webgunean zerrendatuak direnak. Sü Azia-ren webgunean, elkarrizketa bakoitzeko minutu bateko zatia entzungai ezarri dute. Dokumentu horiek osoki entzuteko, aski da elkartearekin harremanetan sartzea.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)