Xarnegu Eguna 2016

2016/04/25

2016ko apirilaren 26tik maiatzaren 1a arte, Xarnegu Egunaren 12. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Haurrendako animazioak eta tailerrak, erakusketak, zinema emanaldiak, kontzertuak, apairuak, dantzaldiak, bisita gidatuak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Xarnegu Eguna 2016

Festibalaren programazio aberatsaren artean, argazki erakusketa bat, Bisaiak, jauziaren aurpegiak filma, bisita gidatuak Gixunen gaindi, Ninika dantza ikusgarria, kontzertuak hala nola Peio Serbielle-rekin eta beste ekitaldi anitz.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)