Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Gure aktualitatea

Gure aktualitatea

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi / Instep Aquitaine) aurtengo lehen sentsibilisazio arratsa antolatzen dute urtarrilaren 26an, Lapurdi gelan, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai. Izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Urte berri on !

Urte berri on !

2017/01/05

Euskal kultur erakundeko lantaldeak urte berri on bat opa dizue. 2017an ere, kultura gogotik goza dezagun, familian, elkarteetan, herrietako plazetan edo ikusgarri aretoetan ! 

Gehiago irakurri

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan

2016-2017. ikasturterako eta esperimentazio modura, “Euskal kultura bizi gaur egun” izeneko arte eta kultura heziketarako ibilbidea osatu dute Euskal kultur erakundeak, Euskal museoak eta Baionako mediatekak. Baionako René Cassin lizeoko 2.eko ikasle batzuk landuko dute, beren erakasleen laguntzarekin. Ondorioz, datorren urtetik goiti, euskal kultura eta arte adierazpenak ezagutu nahi dituen Akitania Berriko edozoin kolegiok edo lizeok parada ukan lezake antzeko ibilbide batean murgiltzeko.

Gehiago irakurri

KIMU deialdiaren emaitzak

KIMU deialdiaren emaitzak

Ainara Unanue, Maryse Urruty, Lore Goyetche eta Mikel Sarriegi aukeratuak izan dira 2016/2017 edizioko KIMU programan parte hartzeko. Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute KIMU programa eramaten Hego Lapurdiko Hirigunea, Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan. Lau artistek haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza bat ukanen dute.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko 2017. urterako partaidetza eskaera txostenak

Euskal kultur erakundeko 2017. urterako partaidetza eskaera txostenak

2016/10/03

Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2017. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak postaz eskuratu dituzte. Eskaerak 2016ko azaroaren 15a aitzin itzuli beharko dira.

Gehiago irakurri

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

2016/10/03

Euskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan. Sarean eskuragarri dago.

Gehiago irakurri

Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

Zineuskadi eta EKE-ren arteko hitzarmena euskal zinearen banaketaren sustatzeko

2016/09/17

Euskal kultur erakundeak Zineuskadi elkarteari euskal zinearen aldeko egitasmo garapen bat aurkeztu dio uda hasieran. Partaidetza-hitzarmen bat gauzatu da bi egituren artean euskal zinearen hedapena Frantzian eta Iparraldean sustatzeko. 

Gehiago irakurri

Nola hobetu www.eke.eus webgunea?

Nola hobetu www.eke.eus webgunea?

2016/09/17

Bere webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuen eta edukien hobetzeko gisan inkesta bat abiatzen du Euskal kultur erakundeak. Zuk ere lagun gaitzazu xede horretan prestatu dugun galdesortari erantzunez. Bi minutu baizik ez dituzu beharko zure iritziaren emateko.

Gehiago irakurri

SOKA erakusketari buruzko aplikazio ludiko bat

SOKA erakusketari buruzko aplikazio ludiko bat

2016/08/27

Bilboko Azkue Fundazioak, “SOKA, euskal dantzaren urratsetan” erakusketa ibiltariaren edukietan oinarritu euskarazko aplikazio ludikoa sortu du Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin. Publiko gazteari eta familiei begira pentsatua izan da. Maila desberdineko galdera-erantzun joko batek eta ohiko euskal dantzaren egutegi batek osatzen dute. Aplikazioa dohainik da eta oraindanik eskura daiteke.

Gehiago irakurri

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren seigarren edizioaren karietara, Unai Oiartzun Irundar gaztea hautatua izan da. Idazlea 2016ko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

"Tradizioa, egia hutsa?" hitzaldi-eztabaidaren bideoa eskuragarri

2016/06/16

Euskal kultur erakundeak "Tradizioa & Sorkuntza" lemaren inguruko mintzaldia antolatu zuen 2016ko ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultatean. Gai horietan adituak diren bost mintzalarik hitza hartu zuten karia hortara. Kanaldude herri telebistak filmatu gaualdiaren bideoa sarean da.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du

Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du

2016/06/07

Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du (10 hilabeteko kontratu mugatua). 2016ko irailetik 2017ko ekaina arte amatasun oporraldian izanen den langile bat ordezkatuko du, denbora osoz. Lanpostuaren abiatzea : 2016ko irailaren 1ean.

Gehiago irakurri

SOKA erakusketaren balorapen pedagogikoa

SOKA erakusketaren balorapen pedagogikoa

Martxoaren 23an, 18 irakasle bildu ziren Donostiako Koldo Mitxelena zentroan Euskal kultur erakundeak ekoiztutako "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren ezagutzeko. Karia hortara, Canopé sareak, Ikas pedagogia zerbitzuak, EKE-k eta IDB dantza federazioak sortu baliabide pedagogikoak deskubritu zituzten.

Gehiago irakurri

Zure artista edo kultur eragile fitxa egunera ezazu!

Zure artista edo kultur eragile fitxa egunera ezazu!

2016/03/29

Euskal kultur erakundeak euskal artisten eta arlo artistikoko eragileen sareko errepertorioa eguneratuko du ondoko asteetan. Gure datubasean diren kontaktu guziekin harremanetan jarriko gira laster agerian diren datuak gaurkotuak direla egiaztatzeko. 

Gehiago irakurri

2016ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Kanbon

2016ko Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia Kanbon

2016/03/20

Euskal kultur erakundearen ohiko biltzar nagusia martxoaren 19an iragan da, Kanboko AIEC gelan. 2015. urteko bilana egiteko mementua izan da, 2016ko kultura egitasmoaren norabide nagusiak marraztuz. Ipar Euskal Herriko Gobernantza ere aipatua izan da. 2015eko ekintzen bilduma sarean da.

Gehiago irakurri

Aquitaine.eus: mugaz gaindiko elkarlanerako kultur egitasmo berria

Aquitaine.eus: mugaz gaindiko elkarlanerako kultur egitasmo berria

Eusko Jaurlaritzak eta Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes Eskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena aurkeztua izan da martxoaren 1ean. Sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte.

Gehiago irakurri

IBILKI deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa

IBILKI deialdia: Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sostengatzeko dispositiboa

Euskal kultur erakundeak (EKE) Senpereko, Hendaiako, Bidarteko, Donibane Lohizuneko eta Mauleko Herriko Etxeak, Garazi Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Biarritz Culture, Larresoroko Ote Lore eta Hazparneko Eihartzea elkarteak bildu ditu, ipar Euskal Herri mailako euskarazko antzerkiaren hedapen sare baten sortzeko asmoz. Oraingoz, programazio hamar egiturek parte hartzen dute EKEk bultzatu eta animatu IBILKI deitu dispositibo honetan. IBILKI Euskal Herri guziko konpainia profesionalei zuzendua da. Sorkuntza bakar bat hautatua izanen da lurraldean hedatua izateko. Egitasmoa igortzeko epea: 2016ko apirilaren 3a.

Gehiago irakurri

Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdia

Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdia

Hameka Karrikako arteen eta euskal antzerkiaren Fabrikak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko euskal antzerki talde amaturrendako deialdi bat abiatzen dute elgarrekin. Helburua Iparraldeko antzerki amaturraren sorkuntza laguntzea da taldeko kideei eta sortzaileei lan baldintza egokiak eskainiz material profesionala duen gela batean. Egitasmoak aurkezteko azken epea: 2016ko apirilaren 5a.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundearen 25 urteak aipagai "Txirrita" emankizunean

Euskal kultur erakundearen 25 urteak aipagai "Txirrita" emankizunean

2016/01/21

2016ko urtarrilaren 24an, igandearekin, France 3 Aquitaine telebista kateko Txirrita euskarazko emankizunak Euskal kultur erakundearen 25 urteak izanen ditu hizpide. Saioa 11:25etan hasiko da.

Gehiago irakurri

"Amama" filma ipar Euskal Herrian ikusgai

"Amama" filma ipar Euskal Herrian ikusgai

Euskal kultur erakundearen sostenguarekin, Baionako Atalante zinegelak Asier Altuna-ren "Amama" filmaren banaketa antolatzen du Lapurdin, Nafarroa-Beherean eta Xiberuan. Karia hortara, aurre-estreinaldi batzu eginen dira egilearen presentzian urtarrilaren 13, 14 eta 15ean. Urtarrilaren 20tik goiti gainera, filma ipar Euskal Herriko zine areto andana batean ikusten ahalko da.

Gehiago irakurri

Albiste profesionalak emailez

Euskal kultur erakundea zure zerbitzukoHarpidetu kultur eragileei zuzendu Euskal kultur erakundearen albistegi profesionalari: deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila: