Batekmila programaren filosofia

Ekintza kulturala ezberdintasun kulturalaren
eta sozial loturen zerbitzuko


Badu zenbait urte Euskal kultur erakundea galdezketa filosofiko batez arduratzen dela, hau komunikazioaren eta besteekiko harremanen arloetan.
Pentsatzen ahal dugu euskal kultura lehen ordeneko bektorea izaten ahal dela, gizarte harremanen erainkuntzan, euskotar/ ez euskotar, euskaldun/ez euskaldun, hiritar/baserritar en arteko bizikidetasunean adierazia. Segur gira espresio garbi (euskara) baina ere unibertsaletan (dantza, kantua) euskal kultura elkarren erreferentzia bat bilakatzen ahal dela Euskal Herriko biztanle ororentzat, bakoitzaren sorkuntzen eta ezberdintasunen integratzailea.

 

Hau lortzeko, euskal kultura erakargarria eta hurbil-errexa bilakarazi behar da, gehienbat bere edukinari begiratuz. Guri da euskal hizkuntza eta kulturari interesatzeko gogoa sorraraztea.
Kantuketan programari esker, euskal kultur erakundeak lortu du publiko berri bat erakartzen, euskal eta unibertsal expresio kultural baten bizitasuna eta aktualitatea erakutsiz, hau da, kantuarena.

Heldu diren urteentzat gure proposamena da ber inportantziako operazio bat eramatea, komunikazio eta besteekiko harrreman arteko problematika kontutan hartuz, eta ekintza kulturalaren ikuspegitik programa baten garapena bultzatzea, artistikoki, pedagogikoki, teknologikoki eta zientifikoki lotua.