Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea ''Kultura'' emaitza fondoa

''Kultura'' emaitza fondoa

Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazional eta Euskal Kultur Erakundearentzako emaitza fondo bakarraren sortzeari esker emaileek (enpresa pribatu, pertsona) gradu berean eta aldi berean laguntzen ahal dituzte euskal kultura eta beste kultur adierazpenak.

"Culture - Kultura" emaitza fondoa

"Culture/Kultura" emaitza fondoaren sortzearekin, Scène nationale Bayonne Sud-Aquitain eta Euskal Kultur Erakundea Euskal Herriaren kultura garapenean parte hartu nahi duten guziei irekia zaien partaidetza desmartxa berri batean sartzen dira.

Emaitza fondoa, nasaitasun mota guziak (dohaintza, legatu, eskuz egindako emate, bizi aseguru, eskuzabaltasun publikorako dei,...) eskuratzeko gai den fundazio baten gisan ari da. Abantaila fiskalak eta ordainsariak badira emaile guzientzat.

Hala Kultura emaitza fondoak Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak eramaten dituzten ekintzen garapenean parte hartzen du. Ber denboran, bi kultur instituzioei interesatuko zaizkien proiektu berrien azaleratzea sustatzen du.

Xehetasunak

Emaitza fondoaren azken berriak
Soka – euskal dantzaren urratsetan

2015eko irailaren 11tik urriaren 11 arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko Soka, euskal dantzaren urratsetan multimedia erakusketa berria Biarritzeko Santa Eukenia elizpean ikusgai izanen da. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dituen erakusketa ibiltari honek euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu. … Xehetasun gehio

Cet article Soka – euskal dantzaren urratsetan est apparu en premier sur Culture Kultura.

Eszena nazionalaren sasoi 15-16 berriaren abiatzea

Bere sasoi berriarekin, Eszena nazionalak 115 emanaldi proposatuko ditu, urritik maiatzerat, teatro, dantza, zirko, umore, magia berria, kantu eta musika arloetan. 60 ikusgarrikin, kolore anitzeko espresio eta emozio sortak oparituko ditu gaurregungo kreazio hoberenetariekin, gure bizitokiko bizi kulturala eta artistikoari … Xehetasun gehio

Cet article Eszena nazionalaren sasoi 15-16 berriaren abiatzea est apparu en premier sur Culture Kultura.

Gehiago…