Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Elkarteei laguntza

Elkarteei laguntza

Laguntzaren baldintzak

  1. Elkarteak, baitezpada, Euskal kultur erakundeko kide izan behar du. Kidetza onartua delarik, elkarteak 40 euroko urtesaria ordaindu beharko dio (2016. urterako).
  2. Partaidetza galde txostenak bete behar dira (EKE-k finkatu epeetan).
  3. Epez kanpo eskuratu edo erdi-bete txostenak ez dira aztertuak izaten ahalko.

    Txostenari buruzko informazioak
  4. Elkarteak aurkeztu kultur egitasmoak sartu behar du euskararen eta euskal kulturaren alorretan.
  5. Euskal kultur erakundearen erantzuna otsailean ukanen du elkarteak.
  6. Euskal kultur erakundearen partaidetza jakinarazi beharko du komunikazio molde guzietan, baita publikoki erran gertakari egunean.
  7. Laguntza erdietsi duen elkarteak, proiektua bukatu orduko, bilduma zehatz bat igorriko dio Euskal kultur erakundeari.

Euskal kultur erakundetik diru laguntza ukan duen elkartearen eginbeharrak

  1. Elkartea, egitasmoaren arduradun bakarra da, bai teknika mailan, bai diru mailan. Kudeatzaile nagusi gisa, elkarteak proiektu honi doazkion gastu guziak ordainduko ditu, fiskal eta sozial zergak barne, halaber autore eskubideak.
  2. Elkarteak E.K.E. jakinean atxikiko du egitasmoaren aitzinamenduaz eta ikusgarrietara gomitatuko du.
  3. Proiektua bukatu eta, elkarteak bilduma bat eta diru konduak helaraziko dizkio EKE-ri.
  4. Elkarteko eta Euskal kultur erakundeko arduradunak elkartuko dira irail-urrian ebaluaketaren egiteko.
  5. Elkarteak Euskal kultur erakundearen Biltzar nagusian parte hartzen du. Horretako urte-saria ordaindua izan behar du (40 €).
  6. Elkarteak, bere aldian, EKE-ko ordezkaria gomitatu behar du bere Biltzar nagusira.
  7. Egitasmo hau onartua baldin bada, Euskal kultur erakundeak igorriko dizue baieztapen gutun bat urte hastapenean. Gero, hitzarmena izenpetu eta, % 70-eko diru laguntza emanen du Euskal kultur erakundeak eta azken zatia zuen txostena eta diru kontuak eskuratuko dituenean. 

    Egitasmoaren komunikazioa

  8. Elkarteak, Euskal kultur erakundearen sustengua baitezpada agertuko du komunikazio molde guzietan eta gertakaria izanen den egunean.
  9. Elkarteak EKEren sostengua agertarazi behar du, bakarrik lagundu duen egitasmoarentzat.
  10. Euskara eremu publikoan sar dadin, elkarteak bere zazpi ahalak eginen ditu. Euskararen presentzia agertarazi beharko da afitxetan, web gunetan, publizitateetan…
Gure formakuntzak

Formakuntzak

Kultura aktoreek arazoak edireiten dituzte beren eguneroko ibilmoldean eta behar bereziak badituzte formakuntza alorrean. Euskal kultur erakundeak formakuntza plangintza bat alhan ezarri du behar horiei erantzuteko.
Ikus orain arte antolatuak izan diren formakuntzen egitaraua