Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Berripapera (2005-2007)

Berripapera (2005-2007)

Euskal kultur erakundeak "eke.berriak" deitu berripapera argitaratu zuen 2005eko azarotik, 2008ko ekainera, bi hilabetetarik. Euskal kultur erakundeak eta bere elkarte kideek urtean zehar antolatzen zituzten ekintzen berri ematen zuen laburzki, testuz (euskaraz eta frantsesez) eta irudiz.

Zenbaki bakoitzak ondarearen edo euskal kulturaren elkarte edo sail berezi bat argitan ematen zuen, elkarrizketen eta argazki erreportaien bidez.

Berripaperan aipatu gaiak sakonago barnatuak izan dira www.eke.org web atarian, agerkari honek euskarri elektronikoaren osagarria izan nahi zuelarik.

"eke.berriak"-en zenbaki ezberdinak telekarga ditzakezue. Dataren eta aipagaien arabera sailkatuak dira. Gai guzi horiek web atarian sakonduak dira.

 

Halaber, Leihotik gure bihilabetekari ohiaren zenbaki guziak ikus ditzakezu.  Leihotik 1998tik 2005a arte argitaratu da, eta agerkari honen artxiboetan euskal kulturaren eta ondarearen inguruko artikulu eta lekukotasun anitz atxeman daitezke. Bestalde, euskal kulturaren azken berriak (berri-laburrak eta kultura gertakarien egutegia) e-postaz eskuratu nahi baldin badituzu, izena eman dezakezu (mezu elektroniko bat edo bi astean).

 

Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko

25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzukoEuskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan.
Sarean eskuragarri dago

Aquitaine.eus

Aquitaine-eusEusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.