Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Arte eta Kultura Heziketa gazteei begira - Baliabideak

Arte eta Kultura Heziketa gazteei begira - Baliabideak

Euskal kulturari buruzko heziketa proiektuak proposatzeko gai diren kultura eragile guzien baliabide poloa da Euskal kultur erakundea.

Irakurleak
Argazkia: EKE
Arte eta Kultura Heziketa proiektu bat plantan ezarri nahi duten herri elkargoak, kultura eragileak eta eskola eta osasun etxeak laguntzeko gisan ekintza programa eta baliabide batzu proposatzen ditu EKE-k.
 

Programak

"Eskolak dantzan"
Euskal dantza eta bere ingurumena: sentsibilizazio ibilbidea
2014/2015 ikasturtea

Formakuntzak

Euskal dantzen inguruko topaketa pedagogikoak (2013) EKE-k, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirinio-Atlantikoko CDDP / DSDEN erakundeek erakasleei zuzendua zen "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren elkarretaratzea antolatu zuten 2013ko azaroaren 6an Biarritzen.

Ikerketak

Hezkuntza artistikoa eta kulturala Ipar Euskal Herrian
Hezkuntza artistikoa eta kulturalaren inguruko ikerketa Iparraldeari begira.

Errepertorioak

Kultur eragileen zerrenda
Ondoko loturak euskarazko Arte eta Kultura Heziketarako eskaintza proposatzen duten lurraldeko eragile labeldunak zerrendatzen ditu.

Liburutegi eta mediatekendako ekitaldi kulturalen baliabide gida
Gida horren helburu nagusia, mediateketako, liburutegietako edota dokumentazio zentroetako langileen laguntzea da, euskarazko literatura eta kulturaren inguruko programazio bat eraikitzen.

Laburrean
JALGI: euskal kulturaren plaza ibiltariaren jardunaldiak

Hainbat egiturek (Ahotsenea, Euskal Herriko Antzerkizale, elkartea, Euskaltzaleen topagunea....) , maiatzaren 26an eta 27an euskal kulturaren komunikazioari eta transmisioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte Aiaraldean (Araba). Euskal Herri mailako jardunaldiak izango dira.

Tags:

"Musikas" Errobi elkargoko musika eskolak erakasle euskaldun bat bilatzen du

"Musikas" Errobi elkargoko musika eskolak erakasle euskaldun bat bilatzen du. 2016ko sartzeko ere betetzekoa izanen da postua.

Tags:

KILT (Knowledge Identity Language Tools) kultura-tresnak probatzeko fasean

KILT egitasmoa garatzen den bost lurraldeetan 2014ko udan programako pedagogoen batzordeak adostu tresnak probatuak izan dira. Euskal kultur erakundeak bere aldetik 1.1 moduluko (antropologia eta soziologia ulermen gakoak) hiru tresna estreinatu ditu Seaskako erakasle talde batekin.

Tags:

Gehiago…