Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Formakuntzak eta topaketak

Gure formakuntzak

Kultura aktoreek arazoak edireiten dituzte beren eguneroko ibilmoldean eta behar bereziak badituzte formakuntza alorrean. Euskal kultur erakundeak formakuntza plangintza bat alhan ezarri du behar horiei erantzuteko.

Formakuntza fitxak

Euskal kultur erakundeak antolatu dituen elkarteeri eta artisteeri zuzendu formakuntzen edukien bilduma.

Finantzamendu europearrak

Finantzamendu europearrak

Euskal kultur erakundearen eta IDDAC Gironde egituraren partaidetzarekin Akitaniako industria kulturala eta sortzaileetan berezitua den LABA poloak hiru formakuntza ibilbide proposatu ditu 2015ean finantzamendu europearrak lortzeko tresnen eta baliabideen menperatzeko. Azken ibilbidea Uztaritzen iraganen da, 2015eko abenduaren 8an eta 9an eta mugazgaindiko gaiak (Akitania Euskadi, POCTEFA, SUDOE...) izanen direlarik aipagai.

Elkartearen baliagarritasunari buruzko informazio gaualdia

Elkartearen baliagarritasunari buruzko informazio gaualdia

Elkarteak laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, elkartearen baliagarritasunari buruzko informazio-gaualdi bat antolatu zuen 2015eko irailaren 21ean Uztaritzeko Lapurdi gelan, 18:00etatik 20:00etara.

Lan-enpleguak eta giza-baliabideak

Lan-enpleguak eta giza-baliabideak

Elkarteak laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, lan-enplegu eta giza-baliabideei buruzko informazio formakuntza-gaualdia antolatu dute 2015eko ekainaren 15ean, 18:00etan Uztaritzeko Lapurdi gelan. 

EUS interneteko domeinura migratu

EUS interneteko domeinura migratu

Euskal kultur erakundeak eta Puntueus Fundazioak kultur eragileei zuzendu informazio bilkura berezi bat antolatu dute « .EUS » euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen internet domeinuaren inguruan. 2015eko maiatzaren 11n iragan zen, astelehenez, 18.30etan Uztaritzeko Lapurdi gelan.

Eskola erritmoak

Eskola erritmoak

Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak sentsibilisazio arrats bat antolatu dute « Eskola erritmoen erreforma » gaiaren inguruan, 2015eko apirilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan Uztaritzen. 

Bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa

Bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa

Azken hilabeteetan irekitako formakuntza ildoari jarraikiz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatu dute 2014ko irailaren 26an, 18:00etan, Uztaritzen. 

Elkarteen kontabilitatea

Elkarteen kontabilitatea

Elkarteak laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, kontabilitatearen eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatu dute 2014ko ekainaren 14an.

Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena: Europa sortzailea

Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena: Europa sortzailea

2014ko maiatzaren 27an, Relais Culture Europe egiturak eta EKE-k 2014-2020 urtetarako Europar Batasunaren kultura egitarau berriaren aurkezpena antolatu zuten, « Europa Sortzailea » izenekoa, Uztaritzen.

    Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak

    Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak

    Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak sentsibilisazio arratsa antolatu zuten 2014ko apirilaren 10ean, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izan zituzten solasgai.

    Mezenasgoa & elkarteen beste diru-baliabide pribatuak

    Mezenasgoa & elkarteen beste diru-baliabide pribatuak

    Euskal kultur erakundea eta DLA tokiko laguntza dispositiboa elkartu dira informazio gaualdi baten antolatzeko azaroaren 27an, Uztaritzen. Gaia : elkarteen diru-pribatuak.

    Diruztaturiko kultura lanpostuak

    Diruztaturiko kultura lanpostuak

    Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundea eta DLA tokiko laguntza dispositiboa elkartu dira informazio gaualdi baten antolatzeko urriaren 8an, asteart arratsaldeko 18:00etan Uztaritzen.

    Kultura & Europa: 2014-2020ko perspektibak

    Kultura & Europa: 2014-2020ko perspektibak

    Euskal kultur erakundeak Pariseko Relais Culture Europe zentroarekin partaidetzan informazio eta trukaketa egun bat antolatu du "Creative Europe" programaren inguruan 2013ko uztailaren 9an Uztaritzen.

    Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa

    Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa

    Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi egituren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak euskal kultur eragileei zuzendu debaldeko formakuntza ziklo batzu proposatzen ditu. Ondoko zikloa maiatzaren 17an hasiko da egitasmo kulturalen eta artistikoen inguruko komunikazioaz. Tokiak mugatuak dira eta izenak apirilaren 26ko eman behar dira.

    Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua

    Donostia 2016 - Europokako kultur hiriburua

    Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat antolatu du maiatzaren 14ean, asteartez, 18:00etan Uztaritzen. Donostia 2016 Fundazioko Fernando Bernues eta Igor Otxoa bertan izan ziren Donostiako mugak aise gainditzen dituen egitasmo erakargarri horren aurkezteko.

    Denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa

    Denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa

    Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak denboraren eta laneko lehentasunen kudeaketa lantzeko sentsibilisazio arrats bat antolatu zuten Uztaritzen.

    Bilkuren kudeaketa

    Bilkuren kudeaketa

    Elkarte bizia laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, bilkuren animazioaren eta kudeaketaren inguruko formakuntza bat antolatu dute Uztaritzen.

    Elkarteen kontabilitatea

    Elkarteen kontabilitatea

    Elkarteak laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA tokiko laguntza dispositiboak, kontabilitatearen eta kudeaketaren inguruko sentsibilizazio / formakuntza bat antolatu dute.

    Elkarte baten ibilmoldea

    Elkarte baten ibilmoldea

    Eguneroko elkarte biziaren kudeatzeko kondutan hartu behar diren betebeharrak informazio gaualdi batean azalduak.

    Kultura proiektu bat landu, eraiki eta bere ebaluaketa egin

    Kultura proiektu bat landu, eraiki eta bere ebaluaketa egin

    Egitasmoa ttikia ala handia izan, kultur egitura guziek galdera berak dituzte proiektu bat abiatzerakoan. Horregatik, gai horren inguruko jarraikitze kolektibo eta indibidual bat eramana izan da 2012an zonbait elkarterekin.

    Europa eta Kultura: nolako erronkak, nolako perspektibak?

    Europa eta Kultura: nolako erronkak, nolako perspektibak?

    Kultura eragileen laguntzeko asmoz Euskal kultur erakundeak informazio bilkura bat antolatu du Pariseko Relais Culture Europe erakundearekin.

    Nazioarteko hedapena ikusgarrigintzan

    Nazioarteko hedapena ikusgarrigintzan

    Formakuntza eguna La diffusion internationale du spectacle vivant deitu gida-liburuaren idazlearen zuzendariarekin (Cendryne Roe Nomades Kultur agentzia artistikoaren zuzendaria).