Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Formakuntzak eta topaketak Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa

Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa

Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa: jarraikitze kolektiboa

  • Maddalen Dupuy - EKE-ICB
  • 2013-05-17 / 2013-06-18

Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi egituren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak euskal kultur eragileei zuzendu debaldeko formakuntza ziklo batzu proposatzen ditu. Ondoko zikloa maiatzaren 17an hasiko da egitasmo kulturalen eta artistikoen inguruko komunikazioaz. Tokiak mugatuak dira eta izenak apirilaren 26ko eman behar dira.

Edukiak

  1. Komunikazioa elkarte egitasmoaren zerbitzuko.
  2. Elkarteen profesionalisatzea lagundu, beren kanpoko komunikazioa hobetuz, bakoitzaren erronkei eta beharrei egokitu komunikazio estrategia bat eraikiz.
  3. Irudi eta egile eskubideei buruzko betebeharrak aipatu
  4. Elkarteak lagundu beren barneko komunikazioa baloratzen : egitura bakoitzean, zeintzu dira antolatuak diren ala antolatzekoak diren tresnak, informazioaren trukaketa eta zirkulazioa errazteko ?
    1. Bolondresen eta kideen artean
    2. Langileen eta bolondresen artean

Helburu operatiboak

Komunikazio plan bat finkatuko da elkartearen beharren arabera, izan aktibitate orokorrentzat ala egitasmo zehatz batentzat. Helburuak hauek dira :

  • Beren zerbitzuak eta aktibitateak baloratzea
  • Jomugak identifikatzea
  • Mezua zehaztea
  • Komunikazio euskarriak hautatzea (prentsaurrekoak, paperezko plaketak, egunkariak, webguneak, irrati emankizunak,…)
  • Jomuga ezberdinen aitzinean, argumentazioa eraikitzea, bai idatziz, bai ahoz
  • Kargu txosten bat osatzea hautaturiko euskarri baten egiteko

Saioa kasu konkretuz ilustratua eta modu interaktibo batez animatua izanen da.

Moduloa : kasu pratikoak

  • Gogoeta bat parte hartuko duten elkarteen komunikazio lanaz
  • Hobetu beharreko punduen identifikazioa eta desmartxa baten interesaren balidazio
  • Parte hartzaileekin, eman beharreko urratsak finkatu (kargu txostena eta ekintza plana)