Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Formakuntzak eta topaketak Jardunaldiak eta topaketak

Jardunaldiak eta topaketak

Sintesiak

Euskal kultur erakundeak segitu dituen jardunaldien fitxak (gai nagusiak eta egitarauak). Jardunaldi bakoitzaren karietara bildu ziren erakaspenen bilduma eta kontaktuak biltzeko Euskal kultur erakundeko lankideekin sartu harremanetan.

Kultura ondare immaterialaren inbentarioak

Kultura ondare immaterialaren inbentarioak

Kultura Ministerioko Ikerketa eta Politika Zientifikoaren Gidaritza Batzordeak proposaturik, Aix en Provence-ko Mediterranear eta Europar Etnologia Konparatuaren Institutuak (CNRS-ko IDEMEC laborategiaz eta Aix-eko unibertsitateaz osatua dena) kultura ondare immaterialaren inbentarioen topaketak aterbetu ditu Giza-Zientzien Mediterranear Etxean, Aix en Provence hirian, 2016ko uztailaren 6-7an.

Eta kultura autodeterminatuko balitz?

Eta kultura autodeterminatuko balitz?

Horixe da egin den galdera, 2016ko uztailaren 6an eta 7an, UEUk eta Jakin aldizkariak elkarlanean antolatu ikastaroan Baionan. Sortzaile, aditu, eragile eta agintari publikoak bildu dira kulturak izan behar duen lekuaz hitz egiteko.

Mundua bete pantaila

Mundua bete pantaila

Gaur egungo errealitatea da pantailez inguratuta bizi garela, gailu bat baino gehiago erabiltzen ditugula egunean zehar eta konturatu gabe, batetik bestera egiten dugula salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara.

Ondarebizia: "Ondare inmateriala. Esperientziak eta praktikak" - Irun

Ondarebizia: "Ondare inmateriala. Esperientziak eta praktikak" - Irun

Ondarebiziak ondare inmaterialaren inguruko topaketak antolatu ditu 2015ko maiatzaren 14 eta 15ean. Kultura eta ikerketa alorretako adituak eta profesionalak elkartu dira beren esperientziak aurkezteko, saio teoriko-praktiko eta mahai-inguruen bidez. Terexa Lekumberrik, EKEren izenean, "Nola kudeatu gure oroimena? Museoak, bildumak, mediatekak... zer egin beraiekin?" mahai-inguruan parte hartu du.

Museologia parte-hartzailea

Museologia parte-hartzailea

Bere Biltzar Nagusiaren karietara, FEMS izeneko museoen eta ekomuseoen federazioak urtero Topaketa Profesionalak antolatzen ditu. Egun horietan, bisitak mahain-inguruak eta tailerrak izaten dira. Halaber, batzuen eta besteen pratika profesionalen inguruan esperientzien trukatzeko eta eztabaidatzeko leku aproposa da ere. 2015eko apirilaren 8, 9 eta 10ean beraz, museoetako profesionalak, ikerlariak eta ikasleak elkartu ziren Marseillan.

Transmisioa aipagai Ahoa Bete Hots 5. jardunaldietan - Villabona

Transmisioa aipagai Ahoa Bete Hots 5. jardunaldietan - Villabona

2014ko uztailaren 2tik 4ra Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioan antolatu Ahoa Bete Hots jardunaldien 5. edizio honetan, transmisioa izan da ardatza. Kantagintza, antzerkigintza, ipuingintza eta bertsularitzaren transmisioari buruzko gogoetez, esperientzia pertsonalez eta performantza artistikoez gozatu dute 30 bat pertsonek.

Hiri berritzailea eta sortzailea - Angelu

Hiri berritzailea eta sortzailea - Angelu

ANTIC elkarteak antolatu jardunaldietan iraultza numerikoaren garaian, ekimen berritzaileak eta sortzaileak sustatzeko estrategiak aipatu dira 2014ko uztailaren 1ean, Angeluko Quintaou gelan. Aurrerapen teknologikoetatik haratago lan egiteko molde berriak goraipatu dira (FabLab-ak, hiritarren parte hartze prozesuak, hibridazioak...).

"Kultura ondare inmateriala: inbentariotik gobernantzara" - Paue

"Kultura ondare inmateriala: inbentariotik gobernantzara" - Paue

Nazioarteko jardunaldiak antolatu zituzten ITEM eta INOC Akitania erakundeek Pauen, 2014ko maiatzaren 15etik 17ra, UNESCO-ren geriza pean. Gaia: "Kultura ondare inmateriala: inbentariotik gobernantzara".

"Europa sortzailea" programaren inguruko informazio eguna Parisen

"Europa sortzailea" programaren inguruko informazio eguna Parisen

Relais Culture Europe zentroak "Europa sortzailea" kultur programaren inguruko informazio egun bat antolatu zuen 2013ko azaroaren 12an Parisen, Media Desk egituraren eta eskualdeetan duen partaide sarearen laguntzarekin.

Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak

Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak

Ikusentzunezkoen lekua eta batez ere interneteko bideogintza aztertu dira bai ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta "Euskarabildua" jardunaldietan Donostian, 2013ko urriaren 11n.

Ikerketarako dokumentazio-tresna eta zerbitzu numerikoak

Ikerketarako dokumentazio-tresna eta zerbitzu numerikoak

Dokumentazio numerikoei buruzko praktikak elkar trukatzeko antolatua izan den mugaz gaindiko topaketa, bakoitzaren konpetentziak partikatuz (unibertsitate, lurralde elkargo, akademi edo zientza elkarte, kultur edo heziketa zentro).

Kultura & Berrikuntza(k) eskualdeko foroa - Bordele

Kultura & Berrikuntza(k) eskualdeko foroa - Bordele

Frantziako museoetan eta kultur egituretan publikoen mediazio arloan numerikoarekin eramaten diren esperientzien partikatzeko eguna proposatua zen 2013ko martxoaren 26an.

Ahozkotasuna eta museoak - OPCI erakundearen jardunaldiak

Ahozkotasuna eta museoak - OPCI erakundearen jardunaldiak

Nola batera daitezke eszenografia eta museoen eguneroko bizia ahozko memoria kolektiboarekin, informazio eta komunikazio teknologiek eskaintzen dituzten ahalbideetan bermatuz?

Kultura ondare inmateriala - Cerisy-La-Salle

Kultura ondare inmateriala - Cerisy-La-Salle

Kultura ondare inmaterialaren kontzeptuaren iturburua, erranahiak eta eraginak galdezkatzen dituzten jardunaldiak, gai horren inguruko ekimenak eta esperimentazioak biderkatzen diren unean.

"Musika eta autore eskubideak" - Rennes

"Musika eta autore eskubideak" - Rennes

Jabego literario eta artistikoaren eskubidearen inguruko formakuntza-topaketa Rennes hirian. Rennes hirian, 2009an.

"Ahozko artxiboak : bilana, apustuak eta perspektibak" - Montpellier

"Ahozko artxiboak : bilana, apustuak eta perspektibak" - Montpellier

Hiru egun iraun duten jardunaldietan ahozko lekukotasunen bilketaren eta balorizazioaren eragile ezberdinek ahozko artxiboen inguruko aipagaiak eztabaidatu dituzte, bakoitzak bere esperientzia eta gogoeta besteekin trukatuz.