"Ahozko artxiboak : bilana, apustuak eta perspektibak" - Montpellier

"Ahozko artxiboak : bilana, apustuak eta perspektibak" - Montpellier
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Ahozko lekukotasunen bilketa eta balorapena

Hiru egun iraun duten jardunaldietan ahozko lekukotasunen bilketaren eta balorizazioaren eragile ezberdinek ahozko artxiboen inguruko aipagaiak eztabaidatu dituzte, bakoitzak bere esperientzia eta gogoeta besteekin trukatuz.

Antolatzaile: Frantziako artxibistak - Herrien eta herrien arteko artxibu zerbitzuen 8garren kolokioa
Lekua: Montpellier
Data: 2008/09/24-26

Ugaritzen ari den ahozko lekukotasunen bilketaren eta balorizazioaren eragile ezberdinak galdera askoren aurrean daude gaur, hainbat alorretan : metodologia, eskubideak, balore zientifikoa, etab. Bestalde ahozko ondareak gizarte zabalean interesa piztu du, lekukotasun horien dibulgazioa lehenesten duena zientifikoen eremutik haratago, sorkuntzaren bidez besteak beste.

Bibliografia

  • Les archives orales : bilan, enjeux et perspectives. Actes du colloque de la Section des archives communales et intercommunales de l’AAF 2008, La Gazette des archives, n° 211, 2008-3, par Florence Descamps

Gehiago jakin

Harremana

  • EKE-ren izenean jardunaldietan parte hartu duen kidea: Maite Deliart