Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Formakuntzak eta topaketak Kultura & Europa: 2014-2020ko perspektibak

Kultura & Europa: 2014-2020ko perspektibak

Europa ulertu, munduan kokatu eta lurraldean eragin

  • Frank Suarez - EKE-ICB
  • 2013-07-09

Euskal kultur erakundeak Pariseko Relais Culture Europe zentroarekin partaidetzan informazio eta trukaketa egun bat antolatu du "Creative Europe" programaren inguruan 2013ko uztailaren 9an Uztaritzen.

Eguna bi zatitan banatu da: goizarekin informazio bilkura bat proposatua izan da eta arratsaldean tailerrak (izen-emate kopuru mugatuarekin tailerrentzat).

Hizlaria: Fabienne POURTEIN, Relais Culture Europe-ko kooperatibaren eta eskualdeekilako partaidetzen karguduna.

Saio publikoa (10:00 - 12:30): Europa ulertu, munduan kokatu, eta lurraldean eragin

  • Historiko laburra, funtzionamendu printzipioak
  • 2014-2020ko perspektibak
  • Erronkak Europarentzat eta lurraldeentzat
  • Lurraldean parte hartu, eragin

Tailerrak (14:00 - 17:00)

  • Mahai-ingurua, aurkezpenak
  • Programa sektorialak: garatzeko tresnak
  • Lan egin norberaren kokatze europarrari buruz
Kultura & Europa: 2014-2020ko perspektibak

Argazkia: Maddalen Dupuy - EKE