Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak

Albiste profesionalak

Kultur eragileei zuzendutako albiste haria.

Arte plastikoa eta musika egonaldi deialdia BALEAPOP #8

Arte plastikoa eta musika egonaldi deialdia BALEAPOP #8

Moï Moï kolektiboak BALEAPOP festibalaren 8.edizioa antolatzen du 2017ko agorrilaren 23tik 27ra Donibane Lohizunen, Ducontenia parkean eta hiriko zentroan. Karia hortara deialdi bat antolatua da. Helburua: arlo anitzeko (musika eta artea) obra bat burutu Baleapop festibalarentzat. Hautatutako artistak/artista kolektiboak obra berezi baten ekoizpenarentzat elkarlanean arituko dira, bi diziplinak uztartuz. Parte hartzeko epea: 2017ko martxoaren 2a aitzin.

Gehiago irakurri

Kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza bat

Kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza bat

2017/01/19

Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitateko ITEM laborategiak, InOc Aquitaine etnopoloak eta Frantziako kultura ministeritzako ondare zuzendaritzak kultura ondare immaterialari buruzko formakuntza egunak antolatzen dituzte otsailaren 21etik 24ra, Billère herrian (Paue ondoan), Carnaval Biarnés elkartearekin partaidetzan. Dohainik. Izena eman behar da haatik.

Gehiago irakurri

Euskarazko animazioak Eskola Inguruko Jardueretan: formakuntza bat

Euskarazko animazioak Eskola Inguruko Jardueretan: formakuntza bat

Heziketa erritmo erreformak, ikastola eta eskola elebidunetan, euskarazko aktibitateak proposatzeko aukera sortzen du. Aktibitate ludiko baten bidez, euskaraz gozatzeko unea sortzeko aukera eskaintzen digu. Horretarako, ikastetxeek hainbat eta hainbat animatzaile eta elkarte kideeri dei egiten diete, Eskola Inguruko Jarduerak (EIJ) animatzeko, eragile berriak eskoletara sarraraziz. Alta, EIJ-ko parte hartzaile guziek ez dituzte baitezpada erreformaren filosofia eta animazio teknikak ezagutzen. Horretarako, Uda Leku elkarteak, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan, 4 eguneko formakuntza bat proposatzen du eskola inguruko jardueretako eragileeri, 2017ko otsailaren 20tik 23ra.

Gehiago irakurri

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi / Instep Aquitaine) aurtengo lehen sentsibilisazio arratsa antolatzen dute urtarrilaren 26an, Lapurdi gelan, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai. Izena eman behar da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldia

Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldia

Donostia 2016 fundazioak, Euskal kultur erakundeak eta SAREAk (Euskal Antzoki Sarea) Euskal Herriko haurrentzako antzerkiari buruzko lan-jardunaldia antolatzen dute Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, 2017ko urtarrilaren 24an, 9:30etatik 16:00etara. Eremu horretan parte hartu ohi duten eragile guztiei zuzendua da eguna: mugaren bi aldetako programazio-arduradunak (Iparraldea/Hegoaldea), haurrentzako antzerkian espezializatutako sortzaileak/konpainiak eta hezkuntza-sektoreko eragileak.

Gehiago irakurri

Iparraldeko txistulariei deia

Iparraldeko txistulariei deia

2016/12/01

Herri Soinu elkarteak, "Iparraldean txistu praktika berpiztu " deitutako mugaz gaindiko egitasmoa gauzatu du Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin. Proiektu honek, txistua hunkitzen duten arlo guziak landuko ditu : soinularien saretzea, dokumentuan bilketa, ikaskuntza, ikuskizunen hedapena, sorkuntza... Proiektuaren berri ukaiteko gisan, galdegina zaie Iparraldeko txistulari guziei beren burua ezagutaraztea Herri Soinurekin harremanetan sartuz.

Gehiago irakurri

Bilaka kolektiboak zuzendari artistikoa xerkatzen du

Bilaka kolektiboak zuzendari artistikoa xerkatzen du

2016/11/30

Bilaka kolektiboa Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren koreografia zentroa da. Gaur egun, hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen ditu. Bere proiektu artistikoa indartu beharko du zuzendari artistikoak. Kandidatura bidaltzeko epemuga: 2016ko abenduaren 31.

Gehiago irakurri

Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.

Gehiago irakurri

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa Akitania Berriko P@trinum bitartekaritza programaren baitan

2016-2017. ikasturterako eta esperimentazio modura, “Euskal kultura bizi gaur egun” izeneko arte eta kultura heziketarako ibilbidea osatu dute Euskal kultur erakundeak, Euskal museoak eta Baionako mediatekak. Baionako René Cassin lizeoko 2.eko ikasle batzuk landuko dute, beren erakasleen laguntzarekin. Ondorioz, datorren urtetik goiti, euskal kultura eta arte adierazpenak ezagutu nahi dituen Akitania Berriko edozoin kolegiok edo lizeok parada ukan lezake antzeko ibilbide batean murgiltzeko.

Gehiago irakurri

Albiste profesionalak emailez

Harpidetu kultur eragileei zuzendu albistegi profesionalari: deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila

Berria!
Ostiralero argitaratutako azken albisteen aipamena eskuratu nahi dut ere nire e-postara.
(gurutze bat ezar kutxatilan)

Laburrean
Gidoia lehiaketa

Zinemari buruz antolatuko duen tailerraren karietara Biarritzeko mediatekako Irudi departamenduak gidoia deialdi bat zabaltzen du 2017ko maiatzaren 10a arte. 13-20 ans urtekoei zuzendua da.

Tags:

Haurrendako albumak sortzeko Etxepare sariak 2017

Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkezten ahal dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Lanek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Originalak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 19an hetsiko da.

Tags:

Hernaniko txistulari gazteen txapelketa 2017

Herri Soinu elkarteak 17 urtez petiko txistulari gazteak gomitatzen ditu Hernaniko lehiaketan parte hartzera (bakarlari edo talde gisa), 2017ko martxoaren 25ean.

Tags:

Libreplume elkarteak animatzaile elebiduna xerkatzen du

Frantsesez eta euskaraz tailerrak animatu beharko ditu liburuaren munduaren inguruan: irakurketa ozena, jokoak, idazketa tailerrak... Elkartearen komunikazio euskarriak landu beharko ditu ere baita haur eta gazte liburuaren festibalaren antolaketan parte hartu. 2017ko urtarrilaren 15ean lanean hasteko.

Tags:

Iragarki-tarteen komertziala xerkatzen du Euskal hedabideak elkarteak

Iragarkiak eman ditzaken entitate pribatu eta publikoak, komunikazio agentziak eta publizitate agentziak bisitatu beharko ditu, besteak beste, ahal bezainbat iragarki-eremu edo publizitate saltzeko helburuarekin. Kandidaturak helarazteko epea: abenduaren 15a baino lehen.

Tags:

Herri Soinu elkarteak kudeatzaile bat bilatzen du

Ohiko euskal musiken eta dantzen alorretan lan egiten duen Uztaritzeko Herri Soinu elkarteak kudeatzaile bat bilatzen du (muga gabeko kontratua). Egin beharrak: elkartearen ibilbidea bideratzea. hedapenean parte hartzea, kudeaketa administratiboa baita diru‐konduak segitzea bulegoko kideekin. Kandidaturak helarazteko epea: 2016ko abenduaren 15a arte.

Tags:

"Euskal kantagintzaren ondarea" - 2016ko urriaren 27ko mahai-inguruaren laburpena

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, EuskalcHerriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan antolatu da. Tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertu da.

Tags:

Animatzaile eta idazkari euskaldunak bilatzen ditu Oreka zirko eskolak

Baionan kokatua den Oreka zirko eskolak BAFA ziurtagiria duen animatzaile bat xerkatzen du, taldea osatzeko. Oreka-n formatua izanen da, zirko tailerrak antolatzen lagunduko du kalifikatuak diren kideekin. Idazkari euskalduna xerkatzen du ere.

Tags:

Radiokulturak denbora osoko lanpostu bat eskaintzen du irratigintzan aritzeko

Egin beharrekoak: irrati erreportaiak ekoiztu (elkarrizketak), zuzeneko emankizunetan parte hartu eta sare sozialak kudeatu (facebook, twitter). "Contrat Avenir" kontratu lagunduaren baldintzak bete behar dira (26 urte gehienik). Kandidaturak abenduaren 17a aitzin helarazi behar dira.

Tags:

Mezenasgoa eta elkarteak: Opale elkartearen gida

Kulturaren eta arteen alorretan egitasmoak kudeatzen dituzten elkarteak argitu nahi ditu Opale elkarteak argitaratu gidak. Horrelako proiektuak diruztatzen ahal dituzten fundazioak aurkeztuz batez ere, baina ere aholkuak emanez diru-laguntza eskaerak helarazi behar diren unean.

Tags:

Bayonne Live 2017 musika lehiaketa

Baionako Hiriak, bere partaideekin batera, Ipar eta Hego Euskal herriko artista amaturrei zuzendu « Bayonne Live » musika lehiaketaren 4. edizioa antolatzen du, 2017ko martxoaren 3tik apirilaren 7ra. Parte hartu nahi duten taldeek 2017ko urtarrilaren 1a aitzin igorri behar dute izen-emate fitxa.

Tags:

Hendaiako herri etxeak Mendi Zolan kultur gelarentzako arduradun bat bilatzen du

Besteak beste, arduradunak gelaren kultura egitasmoa plantan eman beharko du, ikusgarrigintzako hedapen eta sorkuntza alorretan oinarriturik baita ere arte bisualak kondutan harturik. Hautagaitzak aurkezteko azken epea: 2016ko abenduaren 23a.

Tags:

Gehiago…