Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak Baliabide numerikoak, publikoaren erabilpenetatik sorkuntza artistikoraino, aipagai izanen dira Euskal etnopoloaren estreinako kolokioan

Baliabide numerikoak, publikoaren erabilpenetatik sorkuntza artistikoraino, aipagai izanen dira Euskal etnopoloaren estreinako kolokioan

2017/04/24

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan sortu duten Euskal etnopoloaren estreinako kolokioa maiatzaren 19an iraganen da, ostiralez, 9:00etatik 17:00etara Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertuko dira publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. Eguna denei irekia da.

Euskal etnopoloa sortu berri da, ikerketa-ekintza gai berezi batekin : ondarearen eta sorkuntzaren arteko lotura, dantzaren, kantuaren, musikaren eta hizkuntzaren alorretan. Etnopolo honen lehen asmoa zera da : euskal kulturaren eta sorkuntzaren egunerokotasunean ondarea nola berriz baliatua izaten ahal den ikertzea. Ondare horren ezagutza funtsezko erronka da beraz. Ezagutza desmartxa horretan, numerikoa ezinbestekoa da, kultura edukiak publiko zabalaren, baina ere kultura munduko eragileen gana helarazteko.

Ondorioz, bi galdera nagusi agertzen dira :

  • Kultura eduki numerikoen eskuragarritasunarena, anitzetan faktore ezberdinek baldintzatzen dutena (muga teknikoak, datuen antolaketa, oztopo juridikoak, gabeziak fondoen numerizazioan, fondoen sakabanaketa, tratamendu logika ezberdinak) : Eskuragarritasun hori nola erraztu ? Sartze bakarreko atari bat egokia edota beharrezkoa ote litzateke ?
  • Beharren eta erabilpenen kontutan hartzearena : Zer hurbilpen hobetsi, interes eta erabilpen ezberdinetako publikoak euskal kultur aren inguruko dokumentuen aberastasuna beregana dezaten ? Nola egin euskal kulturaren arraberritzearen eragileak diren artistak dokumentu fondo horiek gehiago balia ditzaten ?

Kolokioa hiru saioren inguruan antolatua izanen da. Goizeko bietan, baliabide numerikoen gaia eskaintzaren eta eskaeraren ikuspuntutik aipatua izanen da. Arratsaldekoan aldiz, sareko ondare numerikoaren eta sorkuntzaren arteko harremana jorratuko da.

Bapateko itzulpena izanen da euskaraz eta frantsesez.

Egitaraua

9:00-9:30 : harrera, kafea
9:30-10:00: Kolokioaren irekitzea eta egitarauaren aurkezpena (Euskal kultur erakundea eta Zientzia Sozialen Goi Ikasketetako Eskola - EHESS)

10:00-11:30: Kultura atari bat : zergatik eta zertarako ? Atari numeriko batzuen esperientziak : desmartxaren irakurketa kritikoa (helburuak, emaitzak)

Moderatzailea : Marie-Andrée Ouret (Bilketa, Euskal funtsen ataria - Baionako Mediateka) - 15 minutu hizlari bakoitzarentzat, 30 minutuko eztabaida.

  • Occitanica, okzitaniar kulturaren mediateka numeriko kolektiboa - Benjamin Assié (Cirdoc-eko zuzendaria).
    Lortu diren / ez diren helburuak, kultura atari baten etorkizuneko perspektibak.
  • Aquitaine Cultures Connectées - Jean-François Sibers (Akitaniako kultur ekintzen zuzendaritza).
    Baliabideen ikuspegitik eta ez erabilpenen ikuspegitik pentsatua izan den atari baten gorabeherak.
  • Sondaqui (In’Oc etnopoloa), Okzitaniako kultura ondare immaterialaren ataria - Jean-Jacques Castéret, In'OC-eko zuzendaria.
    Ikerketa eta bitartekaritzaren artean den atari bat nola obratu.
  • Wikimedia, sarean eman irudiak, soinuak eta entzun-ikusezkoak - Xabier Cañas, Euskal Wikilari Kultur Elkarteko kidea.
    Wikimedia proiektua eta kultura atariak : elkar osatzen?

11:15-11:45: Kafe pausa

11:45-13:00: Publikoaren erabilpenei eta beharrei nola egokitu ? Publikoen gana heltzeko estrategiak/hurbilpenak : erabiltzailearen portaera, nola bere beharrak aitzinetik ikusi, nola joan bere gana ?

Moderatzailea : Jakes Larre (komunikazioa eta kultura arartekolaritza numerikoa - Euskal kultur erakundea) - 15 minutu hizlari bakoitzarentzat, 30 minutuko eztabaida.

  • Ondarebideak, ondare numerikoan sartzeko, horren baliatzeko eta interpretatzeko modu berria
    Amaia Cuende. Ondarebideak proiektuak, ondareaz jabetzeko hurbilpen parte hartzaile bat baloratzen du. Zer publikoentzat ? Nolako erabilpenentzat ?
  • Xenpelar dokumentazio zentroa, ikerketa-ekintza parte hartzailea (IEPH), egitasmoak bultzatzeko bidea
    Nere Erkiaga. Xenpelar zentroak bertsolaritzaren sorkuntza dokumentazio bidez aktibatzen du. Beste ahozko sorkuntzen dokumentazio dinamikak bultzatzea ere helburu du. Nola lortu daiteke ikerketa-ekintza parte hartzailearen bidez sortzaileen eta herritarren gogoetak bultzatu, beharrak identifikatu eta egitasmoak diseinatzea?
  • Eduki numerikoen erabilpena gaur, Johanna Daniel, ondarearen balorapen numerikoan aholkularia.
    Gallica, Frantziako Liburutegi Nazionalaren eduki numerikoen hedapenaren alde ari den Gallikanauta baten esperientzia.

13:00-14:30: Bazkari librea (bertan bazkaltzeko aukerak badira).

14:45-16:30: Baliabide numerikoak eta sorkuntza. Nola egin artistek dokumentu fondoak gehiago balia ditzaten : ezagutzen ote dituzte, baliatzen al dituzte, horien beharra ote dute ?

14 :45-15 :00: Sartzeko mintzaldia
15:00-16:30: Joana Olasagastik animatu mahain-ingurua. Memoriatik sorkuntzara : xendra, errepidea ala ateka itsua ?

  • Numeridanse, dantzaren ataria (bideoteka, tresna pedagogikoak, baliabide antolatu eta egituratuak) - Laurent Sébillotte, Frantziako Dantzaren Nazio Erakundeko ondarea-entzunikus-argitalpen sailaren zuzendaria
  • Marion Morin eta Pantxika Telleria (Elirale Konpainia)
  • Gari Otamendi, dantzan.eus plataforma numerikoa
  • Lise Saladain, Artigues-eko Koreografia Garapenaren Zentroa (Le Cuvier - CDC - Bordele).

16:30-17:00: Bukaerako bilduma - Denis Laborde (EHESS) – Kolokioaren bukaera (EKE)

Sartzea urririk eta edozoini irekia.

Xehetasunak