Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak abiatu dute Arte eta Kultura Heziketan ari diren kultur eragileen labelizazioa

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak abiatu dute Arte eta Kultura Heziketan ari diren kultur eragileen labelizazioa

2017/05/22

Departamenduak eta Akademia Ikuskaritzak, arte eta kultura heziketan ama eskolatik lizeora arte ari diren kultur eragileen labelizazio dispositiboa abiatu dute. Ezagupen hori lortuko dutenak Canopé sareak lehen eta bigarren mailako irakasleei banatzen dien kultur eragileen zerrendan sartzen ahalko dira. Egitura publiko bat edo elkarte bat izan behar da hautagai izateko. Hobetsiko dira kalitatezko euskarazko kultur eskaintzak.

Ikastetxeentzat eduki artistikoen eta pedagogiaren kalitatearen bermea izanen da labelizazio hori. Labela duen kultur eragile batekin lan eginez, Arte eta Kultura Heziketako proiektu bat (AKH-EAC) antolatzen duten ikastetxeek Departamenduaren dirulaguntza bat eskura dezakete (Departamenduaren Heziketa Proiektuaren egitasmo deialdiaren baitan).

Hobetsiko dira aurkeztuko diren kalitatezko euskarazko kultur eskaintzak.

Hautagaitza aurkeztu nahi duena Paueko Akademia Ikuskaritzarekin jar daiteke harremanetan hautagaitza dosierra eskuratzeko gisan (erreferentea: Sandra Olivan: ).

Kasu! Ez dira norbanakoen hautagaitzak kondutan hartuko. Egitura publiko bat edo elkarte bat izan behar da hautagai izateko.

Bere kandidatura aurkeztuko duen eragileak txosten bat osatu beharko du ikastetxeetan eginak dituen Arte eta Kultura Heziketaren (AKH-EAC) inguruko ekintzak argiki azalduz, parte-hartzaileen zerrenda eta curriculuma emanez (prentsa-bilduma, heziketa proiektua, CD, bideoak…).  

Gehiago jakin

Kultur eragileen zerrenda
Ondoko loturak euskarazko Arte eta Kultura Heziketarako eskaintza proposatzen duten lurraldeko eragile labeldunak zerrendatzen ditu.