Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du

2016/06/07

Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du (10 hilabeteko kontratu mugatua). 2016ko irailetik 2017ko ekaina arte amatasun oporraldian izanen den langile bat ordezkatuko du, denbora osoz. Lanpostuaren abiatzea : 2016ko irailaren 1ean.

Euskal kultur erakundeak kultura arartekolari bat bilatzen du
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Eginbeharrak

  • EKE-ko elkarteen ekintzak segitzea (egitasmoen alde teknikoa eta finantza-jarraipena, arartekolaritza, formakuntzak, etabar)
  • Herriko etxeen, herri-elkargoen eta mediateken aholkatzea eta sostengatzea, euskal kulturaren baloratzeko ekintzak bideratuz (irakurketa publikoa, euskal kulturari hurbilketa)
  • Euskal arte eta kultura heziketarako programen eraikitzean parte hartzea, bereziki ikusgarrigintza alorrean
  • Erakundeekin, elkarteekin, artistekin eta kultura egiturekin lan egitea, euskal kultura edo arte egitasmoen garatzeko. 

Eginbehar hauek eramanak izanen dira Euskal Kultur erakundeko zuzendariaren kudeantzapean.

Gaitasunak

  • Euskal kulturaren ezagutza ona
  • Kultura orokorraren ezagutza ona (artearekilako gustua)
  • Lan esperientzia kultura arartekolaritzan
  • Besteen entzuteko eta harremanetarako ahalmena
  • Ekimena eta autonomia lanean
  • Eraginkortasuna egitasmo kudeaketan eta antolaketan. 

Perfila

  • Elebiduna – euskara-frantsesa (ahoz eta idatziz)
  • Espainola eta/edo ingelesa preziatuak
  • Baxoa + 3 maila
  • Trebetasuna multimedian : informatika tresnen menperatzea, internet, sare sozialak, etabar)
  • Gidatzeko baimena

Gehiago jakin

Hautagai izan nahi baduzu, igor motibapen gutun bat (euskaraz eta frantsesez) eta CV zehatz bat 2016ko uztailaren 6a aitzin, helbide honetara :

  • Euskal kultur erakundea - Lota Jauregia - BP 6 - 64480 Uztaritze
  • edo emailez :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)