Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak "Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa berriz abian

"Euskal kultura bizi gaur egun", arte eta kultura heziketa egitasmoa berriz abian

2017/06/30

"Euskal kultura bizi gaur egun" izeneko arte eta kultura heziketarako ibilbidea berritu dute Euskal kultur erakundeak, Euskal museoak eta Baionako mediatekak 2016-2017. ikasturterako. Esperimentazio modura eramana izan zena iaztik Baionako René Cassin lizeoko 2.eko ikasle batzuekin euskal kultura eta arte adierazpenak ezagutu nahi dituen Akitania Berriko edozoin kolegiori edo lizeori irekia da orain.

Ibilbidearen baitan partaide bakoitzak bisita bat antolatuko du, baita ere, euskarazko zein frantsesezko bitartekaritza lan baten bidez, obra, artista edota profesional batekilako topaketa.

  • EKE-k ekoiztu "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren inguruko bisita antolatua izanen da eta honen eduki aberatsak ikasleen esku utziak izanen dira
  • Euskal museoak pilotaren gaia jorratuko du bere bildumen bitartez
  • Baionako mediatekak pastoralari buruzko aurkezpena eskainiko du, Bilketa.eus atarian osatu duen erakusketa birtualean oinarrituz

Euskal kulturaren alde tradizionalak eta garaikideak perspektiban emanen dira kasu guzietan. 

Egitasmo hau Akitania Berriko DRAC-ak, errektoretzak eta Bordeleko ESPE erakasleen eskolak bultzatutako P@trinum programaren baitan kokatzen da. 

Gehiago jakin