Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak Euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko egun profesionala

Euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko egun profesionala

2016/03/30

Bilketa sareak, Euskal kultur erakundeak eta Departamenduko Mailegu Liburutegiak Euskarazko Haur eta Gazte Literaturari (HGL) buruzko egun profesionala antolatu zuten 2016ko maiatzaren 19an, ostegunez, Hazparneko mediatekan. Liburuzainei irekia zen batez ere baina gaiarekin interesatuak ziren gainerateko kultur eragileek ere parte hartzen ahal zuten topaketa horietan.

Garaia: Hasieratik gaur egungo garaia arte.
Lurraldea: Ipar eta Hego Euskal Herria.

Egitaraua:

  • 8:45: Harrera eta kafea
  • 9:00-10:30: Imanol Merceroren mintzaldia "HGL zertan den - Gaur egunera nondik etorri garen begiratuta" – Aipatuko dira : liburuak, idazleak, ilustratzaileak, argitaletxeak;
  • 10:45 – 12:00: Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi (lehendakaria) eta Izaskun Jauregi Sukia (idazkari teknikoa). Elkartearen aurkezpena, baita beren egitasmoen azalpena. Batez ere irakurketa sustatzeko kanpainak: Bularretik Mintzora, Liburuen Altxorra, booktrailer lehiaketa, areto literarioak, web ataria eta Behinola aldizkaria;
  • 12:00 – 13:30: Bazkaria
  • 13:30-15:00: Bizkaiko Durangaldeko Berbaro elkarteak, bere egitura eta Haur literatur aretoa.eus web zerbitzua eta Saguganbara egitasmoa aurkeztuko ditu;
  • 15:00-16:00: IKAS Pedagogia Zerbitzuko Aines Dufau (zuzendaria) eta Elise Dilet (dokumentalista)-ren eskutik: azken 10 urteetako Iparraldeko haur eta gazte literaturaren ekoizpenaren aurkezpen orokor bat;
  • 16:00-17:00: Esperientzien partekatzea – liburuzainei hitza: Bizpahiru profesionalen HGL alorreko liburuen aurkezpena, beraientzat nabarmenak direnak : gogokoenak, gehienik erabiliak direnak (animazio edo irakurketetarako), gaitzetsiak, … 

Eguna euskaraz iragan zen, bat bateko itzulpenarekin frantsesera.

Bilketa sareak, Euskal kultur erakundeak eta Departamenduko Mailegu Liburutegiak antolaturik.

Gehiago jakin

  • Programa eta parte-hartzaileak (PDF)
  • Baliabideak
    - Imanol Mercerok egin "Haur eta gazte literatura zertan den" aurkezpena, gehi bere liburu ezinbestekoen zerrenda.
    - Azken 10 urte hauetako Iparraldeko HGL ekoizpenaren IKASek egin aurkezpena.
    - Galtzagorri elkartearen jarduera, egitasmo eta zerbitzuen aurkezpena.
    - Berbaro elkartearen aktibitateen aurkezpena, gehi Durangoko azokan duten haurren xokoarena.
    - Eguna hondarrean erakutsi errealitate areagotuan zen albumen azalak eta idazlearen erreferentziak.