Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

Informazio bilkura elkarte kudeatzaileen legezko arduretaz

2017/01/09

Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA tokiko laguntza dispositiboak (Sport Pyrénées Emploi / Instep Aquitaine) aurtengo lehen sentsibilisazio arratsa antolatzen dute urtarrilaren 26an, Lapurdi gelan, 18:00etan, Uztaritzen. Elkarte kudeatzaileen legezko ardurak izanen dituzte solasgai. Izena eman behar da.

Euskal kultur erakundeak aurtengo lehen informazio gaualdia proposatzen die bere elkarte kideei eta orokorki euskal kultura eragileei. DLA tokiko laguntza dispositiboarekin partaidetzan.

Gaia: elkarte kudeatzaileen legezko ardurak. Erantzunkizun zibila, erantzunkizun penala, asegurantzak.

Elkarteek betebehar orokor batzu badituzte, baina ere beste betebehar batzu beren lan sailaren araberakoak :

  • Istripu baten kasuan, noren erantzunkizuna da ?
  • Zer arrisku ditu lehendakariak, langileak ?...

Xehetasunak

  • Izen-emateak: Euskal kultur erakundea - 05 59 93 25 25 -